Zona epel deritzo tropikoetatik zirkulu polarretaraino hedatzen diren Lurreko bi latitude-zona bakoitzari. Urtaroak ondo definituta daude, uda beroekin eta negu hotzekin, latitudea handitu ahala aldaketa handiagoekin.

Zona epelak argiztatutako eremuak dira.

Zona epela Lurreko zona termikoetako bat ere izan daiteke.

Iparraldeko zona epela

aldatu

Kantzer tropikotik ipar hemisferioko zirkulu polar artikoraino hedatzen da.

Hegoaldeko zona epela

aldatu

Kaprikornio tropikotik hego hemisferioko Zirkulu Antartikoraino hedatzen da. Zona hau ozeanoek estalitako eremuetan dago gehienetan, iparraldeko bere alderantzizkoa ez bezala, lurralde kontinental eta uhartearen proportzio handiagoa baitu.

Ezaugarriak

aldatu

Zona hauek honako ezugarri hauek dituzte:

  1. Tropikoen arteko zona ez bezala, Eguzkia ez da inoiz zenitera iristen.
  2. Eskualde polarretan ez bezala, egunek eta gauek ez dute inoiz 24 ordu baino gehiagoko iraupena.
  3. Klima ez da tropikoen arteko zonan bezain beroa edo eskualde polarretan bezain hotza. Hala ere, Lurreko tenperatura absoluturik baxuenak eta altuenak eskualde epeletan gertatzen dira, batez ere ipar hemisferioan.

Zona subtropikal deiturikoek, tropikoen ondoan dauden zona epeletako guneetan daudenek, presio altuko nukleo sorta dute, bi hemisferioetan, gutxi gorabehera 35°-ko latitudean lerrokatuta. Gerriko bakoitzaren ardatzek urteko desplazamendu txikia izaten dute paraleloen norabidean eta, neurri txikiagoan, meridianoenean.

Kanpo estekak

aldatu