Zirion, Tolkienen legendariumean eta Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko Amaitu Gabeko Ipuinak lanean, Gondorreko hamabigarren seneskal erregeordea da. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2449an jaioa, Boromir Gondorrekoaren semea da, eta bere aitaren oinordeko bihurtu zen 2489an. Bere izena, sindarinezkoa da eta "Itsasontzien jauna" bezala itzul daiteke.

Zirion, bere iparraldeko mugetan gertatzen zenagatik arduratua zegoen, eta etengabe pentsatzen zuen handik, Gondorrentzako beste arrisku bat agertzea nola eragotzi. Horretarako, Gondorreko eskualde horretako babesak, badaezpadako neurri batzuekin indartzen saiatu zen: Anduineko ukondoetako gotorleku utziak okupatzeko gizonak bidali zituen, eta Baso Beltza eta Dagorlad artean hedatzen zen eskualdea zaintzera esploratzaileak bidali zituen.

Horrela, beraz, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2509an, bere iparraldeko mugak, Balchoth deritzen Ekialdeko gizakien herri handi baten mehatxupean daudela ezagutzen du. Umbarreko Kortsarioen etengabeko erasoen ondorioz, erresumaren egoera militar kaxkarra zela eta, Zirionek, laguntza eskatzen die Eotheodei, inbaditzaile hauek kanporatzen laguntzeko. Horretarako, mezulariak bidaltzen ditu Anduineko Haran garaietara. Gondorretik abiatzen diren seietatik, bakarra baino ez da iristen bizirik, Borondir alegia, nork Eorl gaztearekin hitzegiten duen, eta, honek bere Eoherearen buru jarri eta bere antzinako aliatuak laguntzera joatea erabakitzen du.

2510eko apirilean, Zelebranteko Zelaietako Gudua gertatzen da, non, Balchothak, Eorl eta Zirionen indar bateratuek garaitzen dituzten. Gudua amaitu ondoren, Zirion, Gondorreko zaldunek osatutako segizio txiki batekin eta Eorl eta bere eoredarekin batera, Glanhir ibaira joan zen. Han agurtu zuen Eotheoden erregea, Kalenardhonen zaintza emanez eta han, hiru hilabete beranduago berriz biltzea promes eginez.

Minas Tirithera iristean, konfidantzazko zerbitzariak biltzen ditu, eta Firieneko basora joateko prestatzen ditu, han, Halifirienerako antzinako bidezidorra irekitzeko, bertarako sarrera, sasiz estalia utziz, tontorrera igotzen inor ausar ez zedin.

Esandako hiru hilabeteak igarotakoan, Zirion, Dol Amrotheko printzearekin, bere seme Hallasekin eta bere kontseiluko bi partaidekin abiatu zen Eorlekin biltzera (honen hiru ordezkariz gain) Meringeko Korrontearen ertzean. Elkarrekin, Basorantz joan ziren, eta, bidezidorretik, Halifirienen tontorrera igo ziren, Elendilen hilobia zegoen tokia. Behin hara heldu eta aginte makila hartuz, honako hau esan zuen: Eorli, Leoden semeari, Eotheoden jaunari, bere herriaren ausardiaren ordain bezala eta Gondorri, behar larriko uneetan eman zion laguntzagatik, jada itxaropenik ez zegoenean eskaintzea erabaki dut. Eorli, dohain libre bezala, Kalenardhon lurralde hangi guztia emango diot, Anduinetik Isen ibairarte. (Zirion eta Eorlen amaitu gabeko ipuinak). Ondoren, biek, zin bat egin zuten, eta hala sortu zen Rohan.

Zirionek, beste 57 urtez gobernatzen jarraitu zuen, eta, erresuma, bake erlatibo garai batean sartu zen. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2567an hil zen. 118 urte zituenean, eta, bere oinordekoa, bere seme Hallas izan zen.


Aurrekoa
Boromir Gondorrekoa
Gondorreko Seneskal Erregeordea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2489-2567
Ondorengoa
Hallas