Hallas, Tolkienen legendariumean eta Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko Amaitu gabeko ipuinak lanean, Gondorreko hamairugarren seneskal erregeordea da. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2480an jaio zen, Minas Tirithen, eta aurreko seneskala izan zen Zirionen semea zen. Bere aitaren oinordeko bihurtu zen, hau, 2567. urtean hil ondoren. Bere izena, sindarinezkoa da eta "Hosto errezel" bezala itzul daiteke.

Eorlen zinaren lekuko pribilegiatuetako bat izan zen, bere aitarekin joan baitzen Elendilen hilobira, Eotheodei Kalenardhongo lurraldeak eman zitzaizkienean. Iparraldeko gizaki hauek Rohirrim bezala bataiatu zituena izan zen, eta euren lurraldea Rohan bezala, Gondorreko sindarin berezian, lehenak "Zaldien herria" eta, bigarrenak, "Zaldizkoen Marka" esan nahi dutenak.

Bere erregealdian, Balchothen arriskua, ez zen erabat ezabatua izan, eta, beraz, Rohirrimei lagundu zien, Balchothen aurkako gudu txiki ugarietan, Gondorreko hegoaldeko kostaldea erasotzen zuten Umbarreko Kortsarioei ere aurre egin behar izan zien.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2605ean hil zen, 38 urteko erregealdi bat eta 125 urteko bizitza baten ondoren. Bere oinordekoa, bere seme Hurin II.a izan zen.


Aurrekoa
Zirion
Gondorreko Seneskal Erregeordea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2567-2605
Ondorengoa
Hurin II.a

Kanpo estekakAldatu