Meringeko Korrontea

Tolkienen legendarium ospetsuan, Meiringeko Korrontea, Minas Tirith hiritik iparmendebaldera dagoen ibai bat da: Mendi Zurietan jaiotzen da, Ered Nimrais eta Halifirienen artean eratutako pitzadura handian, Fiirien Haranean, eta, bere urak, Entaguas ibaiaren delta zabalean isurtzen ditu. Firieneko Basoaren iparraldeko muga zeharkatuz.

Numenorreko Iparraldetik Hegoalderako bide handiak ibaia zeharkatzen zuen tokian, Gondorrek zubi bat eraikiarazi zuen, eta ibaiaren lerroa gotortu zuen, Firieneko basoa eta Entaguasekin batzen den tokian aurkitzen diren zingiren artean.

Kalenardhon Rohirrimei eman ondoren, Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaierako mendeetan, korronteak, Gondrorren iparmendebaldeko muga adierazten zuen, baita Anorieneko feudoaren hasiera ere.

Izenaren etimologiaAldatu

Ibaia, sindarin hizkuntzan, Glanhir deitzen da, *_Glan, "Muga" esan nahi duena, (G)LAN erroa, quenyako lanyatik datorrena eta "mugatu, banandu" esan nahi duena, eta *_Hir partikulez osatua dago, azken honek, ibaia esan nahi duelarik.

Ingelesezko Meiring stream izenak "(...) antzinako ingelesezko mær (mearcen forma, "muga" konposatuetan) eta -ing (atzizki eratortzailea) izenak ditu, eta "mugako errekaztoa" esan nahi du".

Kanpo estekakAldatu