Ireki menu nagusia

Ziriako Iturri Urlezaga Euzkeldun Batzokijaren kide abertzale eta jeltzale historiko bat izan zen. Antzina karlisten gudarosteko kapitaina izana zen.

Ziriako Iturri
Bizitza
Izen osoa Ciriaco (de) Iturri y Urlezaga
Jaiotza ?, 1844
Herrialdea  Euskal Herria
Heriotza ? (174/175 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Gradua kapitain
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

1894ko uztailaren 14an Sabin Aranak Bilboko Zazpikaleetako Posta kaleko 22. zenbakian Euzkeldun Batzokija elkartea sortu zuen, lasterrera Bizkai Buru Batzarra eta gerora Euzko Alderdi Jeltzalea izango zenaren abiapuntua. Elkartearen irekitze ekitaldian, arratsaldeko seiretan, Ziriako Iturrik lehenbiziko aldiz ikurriña elkartearen balkoian zintzilikatu zuen, hura baitzen elkarteko kiderik zaharrena, honenbestez Eusko abertzaletasunaren ibilbideari ofizialki hasiera emanez.

Ikurrina Sabin eta Luis Arana anaiek diseinatu zuten, hasieran Bizkaia independiente baten bandera izateko bakarrik diseinatua izan zen, baina bere hedapen azkarraren ondorioz, azkenik Euskadiren bandera ofiziala eta Euskal Herria osoari loturiko bandera bilakatu zen.

Aipatutako elkarte hau Espainiako Gobernuaren aginduz itxia izan zen eta handik gutxira bertako kideak espetxeratuak, gerora absolbituak izan zirelarik. Elkartea berrirekia izan zen, baina berriz ere itxiarazi zutenez desegina izan zen, halere haren hasierako egitura ondorengo alderdi politikoaren antolaketaren oinarritzat erabilia izan zen.

Kanpo estekakAldatu