Zinipidoa himenopteroen ordenako Cynipidae familiako intsektuez esaten da. Neurriz txikiak edo oso txikiak izaten dira (1-8 mm), itxuraz euliaren edo liztorraren antzekoak eta kolorez beltzaranak gehienak, eta arre gorrixkak edo horixkak gainerakoak. Familia honetako zenbait intsekturen larben eraginez sortzen dira haritz eta arrosen hostoetan kuku-sagarrak. Familia honetako intsekturik ezagunenak Neuroterus quercusbaccarum, haritzaren kuku-sagarra edo poxpolina eragiten duena, eta Diplolepis rosae, arrosaren kuku-sagarra eragiten duena dira. Europan eta Amerikan bizi dira, eta guztira 1.300 espezie-inguru dira.

Zinipidoak
Cynips quercusfolii.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHymenoptera
GoifamiliaCynipoidea (en) Cynipoidea
Familia Cynipidae
Latreille, 1802
Azpibanaketa

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu