Ireki menu nagusia

Slumdog Millionaire Danny Boylek zuzendutako britainiar filma da. Vikas Swarup indiar idazlearen "Q and A" eleberriaren adaptazio zinematografikoa da. Filma 2008. urtean filmatu zen Bollywood-en. Aktore asko egon ziren baina protagonistak Dev Patel (Jamal Malik) eta Freida Pinto (Latika) izan ziren.

Slumdog Millionaire
Slumdog-logo.svg
Jatorria
Argitaratze-data 2008
Jatorrizko izenburua Slumdog Millionaire
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
hindia
frantsesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoa film erromantikoa, film dramatikoa, sarbide-bizipena, lan literario batean oinarritutako filma eta crime filma Itzuli
Iraupena 120 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Q & A Itzuli
Grabazio lekua(k) Mumbai
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Danny Boyle
Loveleen Tandan Itzuli

[[Kategoria:Loveleen Tandanek Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Simon Beaufoy
Vikas Swarup Itzuli

[[Kategoria:Vikas Swarupek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Dev Patel (Jamal Malik )
Freida Pinto
Madhur Mittal
Anil Kapoor
Irrfan Khan
Mahesh Manjrekar
Tanay Chheda (Jamal Malik )
Tanvi Ganesh Lonkar
Ashutosh Lobo Gajiwala
Ayush Mahesh Khedekar (Jamal Malik )
Rubina Ali
Azharuddin Mohammed Ismail
Saurabh Shukla
Anand Tiwari
Faezeh Jalali
Ankur Vikal
Rajendranath Zutshi

[[Kategoria:Freida Pintok Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Madhur Mittalek Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Tanay Chhedak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Tanvi Ganesh Lonkarrek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ashutosh Lobo Gajiwalak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ayush Mahesh Khedekarrek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Rubina Alik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Azharuddin Mohammed Ismailek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Saurabh Shuklak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Anand Tiwarik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Faezeh Jalalik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ankur Vikalek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Rajendranath Zutshik Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Christian Colson
Konpainia ekoizlea Celador Itzuli
Film4 Productions Itzuli
[[Kategoria:Celadorrek Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Film4 Productionsek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragilea Tessa Ross Itzuli
Edizioa Chris Dickens
Bestelako lanak
Musikagilea A. R. Rahman
Argazki-zuzendaria Anthony Dod Mantle
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Mumbai
Argumentu nagusia organized crime Itzuli
Historia
Jasotako sariak Golden Globe Award for Best Original Score
Amanda Award for Best Foreign Feature Film
Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama
BAFTA Award for Best Film
Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Soinu onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Argazkigintza onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Muntatze onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Zuzendari onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Film onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak
Nominazioak Zuzendari onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Danny Boyle

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Simon Beaufoy

Film onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Christian Colson

Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

A. R. Rahman

Muntatze onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Chris Dickens

Argazkigintza onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Anthony Dod Mantle

Soinu edizio onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Tom Sayers , Glenn Freemantle

Soinu onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Ian Tapp , Richard Pryke , Resul Pookutty
Kanpo loturak
www.slumdogmillionairemovie.co.uk

Filmean, besteak beste, argi eta garbi ikusten da Indiako hainbat tokitan dagoen bizimodua eta pobrezia. Umeenganako tratu txarrak eta, batez ere, nesken edo emakumeengan dagoen errespetu falta.

Filmeko pasarte batean ume batzuei lesioak egiten dizkiete heldu batzuek, gero kaleetan eskale jartzeko eta horrela diru gehiago irabazteko, elbarrituek pena handiagoa ematen dute-eta.

Eduki-taula

ArgumentuaAldatu

LaburtuaAldatu

Jamal gazteak anaia nagusi bat dauka, Salim izenekoa, eta Mumbai hirian bizi dira. Horien ama eraso bortitz batean hil ondoren, kaleko haur bilakatzen dira eta zaborretan hasten dira lanean. Horien laguna Latika izeneko neska da. Gizon batzuek hartu eta umeentzako ustezko aterpe batera eraman zituzten. Han, eskale moduan lan egitera behartzeko asmoak dituzte. Ihes egitea lortzen dute, baina Latika beraiekin han geratzen da. Jamalek Latika biziki maite du eta bizitoki eta lanbide berrian moldatu arren, bere bila abiatzen da. Latika gaizkile aberats baten esklabo bilakatu da eta berarekin topo egin arren, elkartzea ezinezkoa zaie. Salim gaizkilearen laguntzaile bilakatzen da, gainera.

Latikaren arreta erakartzeko, milioiduna izateko telebistako lehiaketa batean parte hartzea lortuko du Jamalek. Sinesgaitza bada ere, txikitako bizipenei esker eta zorte pixka batekin galderak asmatzen doa. Poliziak galderak erantzuterakoan iruzurra egin duelako ustetan, atxilotu eta torturatu egiten dute. Azkenean, aske utzi eta azken galdera asmatu eta milioidun bilakatzen da. Salimek aske utzi ondoren, Latikak lortzen du Jamalekin elkartzea, lehiaketan irabazi ondoren.

LuzeaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jamal eta Salim anaiak txabola batzuetan bizi dira baina bere ama hil zutenean beraiek jan ahal izateko zabor-bilatzaile bilakatu ziren. Baina egun batean, gizon batzuek beraiekin eraman zituzten. Umeak ez ziren konturatu geroago tratu txarrak jasan eta eskaletzan ibiltzera behartu behar zituztela. Jamali begiak erretzeko asmoa igartzen dutenean bi anaiek alde egiten dute baina Latikak, haien adineko neska koxkorrak eta Jamal protagonistaren lagunak, ez du zorte bera izango eta gaizkileen esku geratuko da.

Urrun joan behar dira seguru egoteko baina ez dute dirurik. Tren batean igotzen dira, bizitza hobe baten bila. Mota guztietako lanak egiten aurrera ateratzen dira. Taj Mahal jauregia aurkituko dute eta inguruan dagoen turismoari esker nahiko ondo moldatuko dira bolada batean.

Urte batzuk geroago Jamalek, protagonistak, anaia txikiak, Latika oraindik gogoan eta haurtzaroko hirira itzultzea erabakiko du, Mumbaira, bere haurtzaroko lagunaren bila. Latika gangster baten andrea dela jakingo du eta gangsterraren etxean sartuko da, zerbitzari moduan, bere asmoa Latika askatzea eta berarekin eramatea izango da baina azkenean alde egin beharko du. Latikak ihes egitea lortu eta Jamalekin elkartu behar duenean, gaizkilearen laguntzaile bilakatu den Salimek Latika harrapatu, gaizkilearengana berriz ere eramaten du, aurretik mendeku moduan aurpegian orbaina utziko dion labankada bat emanez.

Film osoa Jamal telebistako programa batean lehiatzen ari den bitartean gertatuko da. Telebistako saioa Milioiduna izan nahi duzu? da. Jamalek galdera guztiak asmatzen ditu, txikitan edo bizitzan zehar bizitako egoerei esker. Egoera horiek flash-back moduan agertzen dira galdera batetik bestera. Lehiaketan iruzurra egiten ari delakoan, poliziak atxilotu eta torturatu ere egiten dute. Aske geratu ondoren, lehiaketara itzuli eta Jamalek azken galderari ezin izango dio ziur erantzun, txikitan eskolan irakasleak "Hiru mosketariak" liburua irakurtzeko esaten ziolako eta berak ez zuelako irakurri. Orduan anaiari deituko dio, programak ematen duen aukera aprobetxatuz. Telefonoak Latikak du, ordea, telebistan dagoen anaiari begira bera aske uztea erabaki duelako. Latikak ez daki erantzuna. Baina Jamalek zoriz erantzun eta asmatu egiten du, milioidun bilakatuz. Mumbai guztia eta India osoa dago telebistari begira. Salimek gaizkilea hiltzen du, baina bere laguntzaileek bera ere erailtzen dute. Azkenean, Latika eta Jamal elkartzen dira.

AktoreakAldatu