Zimmermannen Telegrama

Zimmermann telegrama» orritik birbideratua)

Zimmermannen Telegrama, sekretupean eta telegrafoz 1917an Alemaniako atzerri ministroak Mexikori eskainitako aliantza militar bat izan zen. Britaniar inteligentziak dekodifikatutako mezu honetan, Lehen Mundu Gerran Mexiko Alemaniarekin bat egin eta AEBren aurka borrokatzeko eskatzen zitzaion.

Zimmermann Telegrama Washingtonetik Heinrich von Eckardt enbaxadoreari bihaldu zion moduan (Eckardt Mexikoko enbaxadorea zenean)
Mexikoren lurraldea 1916an (berde iluna), Zimmermannen telegraman Mexikori eskainitako lurraldea (berde argia), 1836 hasierako Mexikoko lurraldea (lerro gorria)

Telegraman, antzinako Mexikar lurraldeak ziren eta orduan (eta gaur egun) AEBko lurraldeak ziren lurraldeak Mexikori bueltatuko zizkiotela ziurtatzen zuen. Arthur Zimmermannek publikoki aitortu zuen mezuaren igorlea izan zela martxoaren 3an. Ondorioz, AEBko biztanleen zati handi bat sutan jarri zen eta egoera honek AEBk zuen neutraltasuna bertan behera gera zedin lagundu zuen.

Arthur Zimmermann irlandako independestitei lagundu zien baita ere Erresuma Batuaren aurka egiteko eta baita ere Errusiako komunistei Errusiako estatuaren aurka egiteko. Azkenengo bi ekintza hauek ondo atera baziren ere, Zimmermannen Telegrama hankasartzea izan zela hobesten dute historialari gehienek. Izatez, Estatu Batuak gerran sartzea eragin handia izan zuen, errefortzu beliko eta baliabide askoren iturri izan baitzen gerran garaian bere ekonomia oparoari esker. Aldi berean AEBn gerran sartu nahi zuten gutxienei indar moral izugarria eman zien telegrama sekretu honek.

Zimmermannen telegrama aldatu

« Otsailaren hasieran mugarik gabeko itsaspeko gerrari ekingo diogu. Hala eta guztiz ere, saiatuko gara Amerikako Estatu Batuak neutral izan daitezen. Horrela gertatuko ez balitz, Mexikoren aliantza egiteko prest geundeke, honako baldintzetan: gerran parte hartzea, bakean elkartuta parte hartzea, eta Mexikok Texasen, Mexiko Berrian eta Arizonan galdutako lurrak berreskuratzeko diru laguntza eta gure babesa. Zehazpenak erabakitzea zure esku geratzen da. »
Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroak, Arthur Zimmermannek, Mexikoko bere enbaxadoreari bidalitakoa, 1917ko urtarrila

Kanpo estekak aldatu