Ziape-gas

konposatu kimiko
Ziape-gasa» orritik birbideratua)

Ziape-gasa gerra kimikoan erabiltzen den agente besikatzaile eta zitotoxiko bat da. Giro-tenperatura arruntean kolorerik gabeko likido likatsua da, halere, normalki ziapearen antzeko likido marroi-horixka gisa agertzen da, hortik bere izena. Batzuetan baratxuri, tipula edo ziapearen usaina du, bestetan ez du inongo usainik

Ziape-gas
Formula kimikoaC4H8Cl2S
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioasufre, karbono eta kloro
Aurkitze data1822
Motamustard (en) Itzuli eta tioeter
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,37 g/cm³ (0 °C, solido)
1,338 g/cm³ (13 °C, solido)
1,2741 g/cm³ (20 °C, likido)
Errefrakzio indiziea1,5313 (20 °C, 589 nm)
Fusio-puntua13,5 °C
14,45 °C
Irakite-puntua198 °C (101,325 kPa)
227,8 °C (ezezaguna)
Deskonposizio-puntua180 °C
Lurrun-presioa0,072 mmHg (20 °C)
0,11 mmHg (25 °C)
Masa molekularra157,972 Da
Erabilera
Roladermatologic drug (en) Itzuli, kantzerigeno eta alkylating agent (en) Itzuli
Arriskuak
NFPA 704
1
4
1
Batezbesteko dosi hilgarria
Flash-puntua105 °C
Eragin dezakesulfur mustard exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyQKSKPIVNLNLAAV-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia505-60-2
ChemSpider21106142
PubChem10461
Reaxys1733595
Gmelin25434
ChEBI324535
ChEMBLCHEMBL455341
NBE zenbakia2810
RTECS zenbakiaWQ0900000
ZVG510748
DSSTox zenbakiaWQ0900000
EC zenbakia684-527-7
ECHA100.209.973
MeSHD009151
Human Metabolome DatabaseHMDB0254958
UNIIT8KEC9FH9P
KEGGC19164

1915ean Wilhelm Lomme eta Wilhelm Steinkopf alemaniar kimikariek sintetizatu zuen, alemaniar agintari militarren asmoa ziape gasaren bidez etsaia ezgaitu eta gudalekua kutsatzea izan zen. Lehenbizikoz, Lehen Mundu Gerran zehar, Alemaniar Armada Inperialak erabili zuen.

Toxikotasuna

aldatu
 
Lehen Mundu Gerran ziape-gasaren eraginpean egon eta haren ondorioak jasan dituen soldadua, tartean lepo, beso, esku eta begietako erredurak.

Ziape-gasaren eraginak osasunean hura jasan duen pertsonak jasotako gas kopurua, erasoaren iraupena eta zipa-gas mota edo aldaeraren araberakoa da. Orokorrean, sintomak ez dira gasaren eraginpeko unean bertan jasotzen, handik ordu batzuetara baizik.

Zantzu eta sintomak:

  • Larruazala: gorritzea eta 6-12 ordutara baben agerpena.
  • Begiak: narritadura, mina eta negar-jarioa eragin dezake, eta kopuru handiekin baita erredurak eta itsutzea ere.
  • Arnas sistema: min sinusuala, eztula, eztarriko mina eta arnasa hartzeko zailtasuna.
  • Lisuriketa sistema: sabeleko mina, beherakoa, ondoeza eta botagura.
  • Garuna: dardarak, koordinazio eza eta gasarekiko esposizio luzea izan baldin bada konbultsioak ere bai.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu