Zhou Xiaoxuan

gidoilaria eta Txinako #MeToo mugimenduko aktibista

Zhou Xiaoxuan, Xianzi ezizenagatik ezagunagoa (txinera sinplifikatuan: 周晓璇; pinyinez: Zhōu Xiǎoxuán; Wuhan, Txina, 1993 -) gidoilaria eta Me Too mugimendu txinatarrean erreferentea da.[1][2]

Zhou Xiaoxuan

Bizitza
JaiotzaWuhan, 1993 (30/31 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Zhou Xiaoxuan Wuhanen jaio zen 1993an. 18 urte zituela, Pekinera joan zen gidoigintza ikasketak egitera. Xianzik bere lan guztiak lumarekin idazten ditu.

Sexu erasoen salaketak aldatu

2018an, Zhouek sare sozialetan zabaldu zituen bizitako gertaerak. Bertan alegatu zuen 2014. urtean Zhu Jun aktore ezagunarekin bildu zela elkarrizketa bat lortzeko itxaropenarekin, baina enkontru horretan Zhuk bortxaz musukatu zuela eta 50 minutuz izan zuela jantzigelan bere borondatearen aurka. Zhouek BBCri esan zionagatik, nahiz eta tarte horretan langile gehiago hainbat aldiz gelara sartu, izututa eta lotsatuta zegoenez, ezin izan zuen inor ohartarazi.

Biharamunean, gertakariaren berri eman zion poliziari.[3] Gero, Zhouk #MeToo mugimenduarekin bat egin zuen, eta Zhu auzitara eraman zuen barkamen publikoa eta 50.000 yuaneko (6.750 euroko) kalte-ordaina eskatuz.[4] Zhuk salaketa guztiak ukatu ditu eta Zhouri demanda jarri dio difamazioagatik.

2021eko irailean, auzitegi txinatar batek errefusatu egin zituen Zhuren aurkako akusazioak, "froga eskasak" argudiatuz.[5][6] Bien bitartean, Zhouek blogarien kritikak sufritu behar izan ditu; horrez gain, <i id="mwKQ">Global</i> Times-en iruzkin batek esan zuen MeToo mugimendua "mendebaldeko indarrek gizarte txinatarra urratzeko" erabiltzen zutela.[7][8]

2022ko abuztuaren 10ean, Pekineko auzitegi batek Zhouren apelazio bat errefusatu zuen aurkeztutako frogak "ez zirela aski" esanez. Ondoren, Zhouk esan zuen bere taldea epaiketan sartu ez ziren ebidentzia eta material gehiago lortzean oinarrituko zela. Haren aldekoen talde txiki bat agertu zen epaiaren egunean. Zhu Jun, ordea, ez da prozeduretatik kanpo egon, eta Zhouk ez du ezer gehiago entzun haren aurkako difamazioagatik egin duen eskaerari buruz. The Guardiani esan zion "oso desengainatuta" zegoela, baina espero zuen hura galtzeak "gogoeta gehiago eragin zezakeela egungo Txinan emakume izateak duen zailtasunari buruz".[4]

2022ko abenduan, BBCko 100 emakumeetako bat izendatu zuten.[9]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu