Zezena eta arlekina
Zezena eta arlekina, 2003ko maiatzean sortu zen. Tomas Hernandez Mendizabalek sortu zuen. Egilea eskulturetan jai giroa islatzen saiatzen da. Adibidez, iñauteria, zezenak eta herri kirola. Tolosan, Zezen plazaren sarreran dago. Burdinez egina dago eta zezen baten formari arlekin batena erantsi zion Hernandezek, Tolosako inauteriei erreferentzia egiteko.
Giza figura horren txapelak Poca Tripa konpartsa beteranoak erabiltzen duena gogorarazten du. 450x400 cm-ko neurria dauka eta zelai baten gañean dago.