Zerynthia rumina
Zerynthia rumina edo Arlekina Papilionidae familiako lepidoptero espezie bat da. Arlekinen jantziaren antzeko koloreak ditu.
Zerynthia rumina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Papilionidae |
Leinua | Zerynthiini |
Generoa | Zerynthia |
Espeziea | Zerynthia rumina Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Aristolochia kaempferi, Aristolochia paucinervis, Aristolochia debilis, Aristolochia pistolochia eta Aristolochia longa L. (1753) (en) |
Deskribapena
aldatuTamaina ertaineko tximeleta bat da, 5 zentimetroko zabalera duena. Hegoek koloreen nahaste berezia dute: xake taularen antzeko marrazkia, atzealde horixkarekin eta orban beltz eta gorriekin osatua.
Banaketa
aldatuEuropako hego-mendebaldean eta Afrikako iparraldean soilik bizi da. Europari dagokionez, Iberiar penintsulan eta Frantziako hego-ekialdean ikus daiteke.
Habitata
aldatuAristolochia generoko landareei lotuta bizi da, haietatik lortzen baitu jatekoa. Muino harritsuetan, toki malkartsuetan eta basoen argiunetan aurki daiteke.