Zergatik (eskultura)
Zergatik izenburuko eskultura Donostiako Añorga Txiki auzoan dago eta metalezko irudi bat da. 1979an inauguratu zen. Añorga Txiki kaleko goiko errebueltan kanpoko aldean parketxo batean. Egilea Josean Jadiku Díez de Quevedo da.[1][2]
Zergatik (eskultura) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jose Antonio Díez de Quevedo |
Sorrera-urtea | 1979 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | metala |
Dimentsioak | 180 () × 218 () × 150 () cm |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°17′27″N 1°59′51″W / 43.29082°N 1.99751°W |
Garaia
aldatuAñorga Txikiko auzo elkartea sortu zuten. Era berean, Cementos Rezola fabrikarekin harreman zuzenagoa izateko tresna izatea nahi zuten. Jadiku izendatu zuten presidente, eta, hasieratik, auzuneko «arazo esanguratsuena» konpontzen ahalegindu zen: Rezolak asko kutsatzen zuen Añorga osoa. Irtenbide baten bila, fabrikarekin bilera batzuk egin zituen auzo elkarteak. Hori dela eta, auzo elkarteak Donostiako Udalarengana eta Eusko Jaurlaritzarengana jo behar izan zuen baina arazoa ez zen konpondu.
Testuinguru horretan, Jadikuk lorategietan eskulturak jartzeko proposamena luzatu zion auzo elkarteari: «Ideia ona iruditu zitzaien, eta lehenengoa nik egingo nuela esan nien. Ordurako, hainbat eskultura eta artelan eginak nituen», gogoratu du Jadikuk. Horrela sortu zuen Zergatik? eskultura 70eko hamarkadaren bukaeran: «Jesus Mari Ijurkoren eta Arturo Zelarainen laguntza izan nuen. Ijurkok Rezolan egiten zuen lan, eta soldatzailea zen. Haren bitartez lortu nuen materiala. Zelarainek, berriz, forja batean egiten zuen lan, eta han egokitu zituen eskulturaren pieza batzuk».[3]
Deskribapena
aldatuErortzen ari den giza itxura duten forma batzuek bisitariari galdera bat egiten diotela dirudi. “Zergatik” obrak jakin-mina sortzeaz gain bereizgarri sekretu bat gordetzen du. Díez de Quevedok oso material bereziak erabili baitzituen eskultura osatzeko: Cementos Rezola fabrikan egin zuten berrantolaketa batetik atera ziren hondakinak dira. Imajinazioaren bidez hondakin huts ziren turutak, hagatxoak, txapa eta txatarra gizaki metaliko bihurtu ziren.
Esanahia
aldatuArtistaren esanetan Rezolaren kontrako eskultura bat da. Pertsonaia fabrikari begira kokatu zuen, ukabila altxata. Auzoari eragiten zion kutsadura salatzeko sortu zuen. Horregatik, Rezolaren desegiteko materiala erabili zuen: burdin zatiak, hegaxkak eta hodi zatiak. Hau da, beraien materiala erabili zuen haien aurkako eskultura bat egiteko». Garai hartan, Añorga Txikin bizi ziren auzotar batzuek esanahiaren berri bazutela aitortu zuen baina ezkutatzea erabaki zuen. «Egia esan izan banu, eskulturak ez zuen zutik egun bakar bat ere iraungo», nabarmendu du Jadikuk.[4]
Iruditegia
aldatu-
Gorputz osoa
-
Parkean erortzen ari da giza irudia
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bestelako begiradak. Donostiako eskulturak Donostia turismo
- ↑ «Zergatik - Donostiako eskulturak» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
- ↑ https://irutxulo.hitza.eus/2023/02/24/eskulturaren-benetako-esanahia-argitara/
- ↑ Ibidem.