Josean Díez de Quevedo
José Antonio Díez de Quevedo (Donostia, 1944) artista polifazetiko donostiarra da. Jadiku ez-izena ere erabili du bere obretan. Ekonomialari erretiratua formazioz eta bokazioz, artista aktiboa da afizioz. Urteak daramatza burdinazko eta egurrezko eskulturak egiten, margotzen eta bestelako artelanak egiten.[1]
Josean Díez de Quevedo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1944 (79/80 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista eta eskultorea |
Lan nabarmenak |
Bizialdia
aldatuEkonomia-ikasketak bukatzean, hainbat lekutan lan egin zuen. Obra publikorako makinak konpontzen zituen Biurrarena enpresak kudeaketa administratiborako kontratatu zuen. Tailerrean burdinarekin lan egiten zuten, piezak soldatuz eta beste. Jadikuk langileei eskatu zien soldatzen irakasteko, eta harritu baziren ere, erakutsi zioten. Bulegoko ordutegia bukatzen zuenean, arratsaldetan tailerrera jaisten zen burdina soldatzera. Han egin zuen bere lehendabiziko eskultura, 1970eko hamarkadaren hasieran. Nahiz eta erretreta hartu zuen arte ekonomialaria izan zen, tailerean soldaduran ikasi eta urte batzuetara bere lehendabiziko eskultura esanguratsu sortu zuen. 1979ko maiatzaren 25ean Añorga Txikin jarri zuen Zergatik eskultura.[1]
Profesionalki, Biurrarena enpresan sei hilabetez lan egin eta gero Donostiako Gipuzkoako ospitalean hiru urtez aritu zen. Burgosko Prozesuaren garaian egun batean ospitalearen inguruan zegoen manifestazio bat zela-eta polizia hara sartzen ahalegindu zen erizain batzuk atxilotzera. Baina ez zuten lortu Jadikuk larrialdietako ateak itxi bitzituen. Azkenean, salaketa bat tartean egon zela, Gobernu Zibilaren kalabozoetan sartu zuten. Garai hartako 25.000 pezetako isuna ordaindu behar izan zuen, baina hurrengo egunean sekula ahaztuko ez zuen harrera egin zioten ospitaleko langileek.[1]
Ospitaleko ginekologia sailera mugitu zutenean, eta hango paretak hutsik zeudela ikusita, bii asteburutan 40 koadro margotu zituen paretak apaintzeko. Langileei asko gustatu zitzaizkien, eta beste sail batzuek ere nire koadroak nahi zituztela jakin nuen.[1]
Geroago, eta hainbat urtez, Gipuzkoako Diputazioko Ekonomia sailean lan egin zuen. Demokraziako lehen aurrekontuaren prestakuntzan parte hartu zuen. Azken urteetan, berriz, argitalpenen sailean arituta , 100 bat argitalpen diseinatu eta maketatu nituen.[1]
Eskulturak
aldatuDonostiako udalak artista honenak diren metalezko bi eskultura jarri ditu espazio publikoan:
- Toka eskultura (2017) Aiete auzoan dago, toka jokoan hainbatetan txapeldun izan zen Manuel Matxain-entzako omenaldia da. Bertsolari eta korrikalaria ere bazen.[2][3][4][5]
- Zergatik eskultura (1979) Añorga auzoan dago. Giza itxura duten forma batzuek bisitariari galdera bat egiten diotela dirudi. “Zergatik” obrak jakin-mina sortzeaz gain bereizgarri sekretu bat gordetzen du.[6]
-
Zergatik eskultura Donostian
-
Toka eskulturako sinadura
-
Toka eskultura Donostian
Jadikuren En Parc / Parkean eskultura Vielhan jarri zuten 2022an, pandemia-garaian adineko pertsonek egindako ahaleginari aitortza gisa (araneraz: "Aumenatge ara nòsta gent grana que tant trabalhen entà que'aguest país non s'arture". Hospitalaren eta Jubilatuen Etxearen ("Casau deth Jubilat") artean kokatuta dago Vielhan.[7][8][9][1]
-
En Parc eskultura Aieteko Parkean (2020)
-
En Parc eskultura Aieteko Parkean gauean (2020)
Vielha herriak ere bigarren eskultura bat jarri zuen 2022an Blanca Fernandez Ochoa Madrilgo eskiatzaile olinpikoaren omenez. Fernandez Ochoa Madrilgoa zen, baina maiz joaten zen Vielhara eskiatzera. Josean Quevedo “Jadiku” euskal artistaren pieza bat da, eskiatzaile olinpikoaren omenez egina. Eskultura Araneko Institutuare ondoan dago, Juan March ikastetxe zaharrean, non Blancak eta bere anaia gehienek ikasi baitzuten, talde nazionalek Val d’Aranen kirol eta ikasketa epizentroa zuten garaian.[10][11] Obra Tolosako tailer batean egin zuten, eta hainbat kolorezko uztai olinpikoz osatuta dago, altzairu herdoilgaitzezko hodiekin egindakoak. Uztaiak lau tonako harrizko idulki baten gainean daude. Idulkiak 1,5 metroko altuera izango du, eta eskulturak beste horrenbeste; beraz, multzoa hiru metrokoa da guztira.[12]
Erakusketak
aldatuEn Parc / Parkean eskultura Donostiako Aieteko parkean egon zen kokatuta 2020an eta 2021ean.[13][14] Topaleku eraikinaren kanpoaldean Jadikuren beste hiru eskultura egon ziren ikusgai, eta eraikinaren barruan formatu txikiko beste 20 obrarekin osatzen zen erakusketa.
Bideogilea
aldatu150 bideo baino gehiago egin zituen Luis anaiarekin 1980an bion artean sortu zuten Txinpart ikus-entzunezko estudioan. Bideo guztiak gero Euskadiko Filmategiari eman zioten donazioan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f «"Pandemian gaizki pasa duten aitona-amonak omendu nahi izan ditut"» Irutxuloko Hitza 2022-06-16 (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ibargutxi, Felix. (2017-10-13). «Una escultura en Aiete remata un año de actos de homenaje a Manuel Matxain» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «‘Jadiku’ pone alas a la TOKA de Matxain» Aiete - Lantxabe - Katxola - Ayete 2017-10-10 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) del Teso, Begoña. (2017-10-18). «Diez de Quevedo: «Quien quiera ver nuestra escultura, la verá. Quien no, mirará y no estará»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).
- ↑ «Machainen toka - Donostiako eskulturak» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).
- ↑ Bestelako begiradak. Donostiako eskulturak Donostia turismo
- ↑ (Gaztelaniaz) Rodriguez, N.. (2022-01-23). «Vielha ya luce la escultura donada por 'Jadiku'» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Noticias de Gipuzkoa. (2022-01-14). «Donostia: Un homenaje a los mayores para Vielha» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).
- ↑ (Katalanez) «Eth baile de Vielha e Mijaran, Juan Antonio Serrano, inaugurarà eth pròplèu 22 de gèr un monument en aumenatge e reconeishement ara gent grana, pr'amor dera COVID-19, enes jardins der Espitau Val d'Aran» Aran Noticies - Noticias de la Val d'Aran, Vielha y Baqueira y Pirineos 2022-01-13 (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Blanca Fernández Ochoa ya tiene su escultura en Vielha» Aran Noticies - Noticias de la Val d'Aran, Vielha y Baqueira y Pirineos 2022-12-17 (Noiz kontsultatua: 2023-01-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Vielha instalará una escultura en homenaje a Blanca Fernández Ochoa, obra del escultor Josean Quevedo "Jadiku"» Aran Noticies - Noticias de la Val d'Aran, Vielha y Baqueira y Pirineos 2022-12-09 (Noiz kontsultatua: 2023-01-05).
- ↑ Irutxuloko Hitza. (2022-12-08). «Jadiku donostiarraren beste eskultura bat jarriko dute Vielhan, Blanca Fernandez Ochoaren omenez» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lantxabe. (2020-11-06). «‘Jadiku’ homenajea a los aitonas y amonas en Aiete» Aiete - Lantxabe - Katxola - Ayete (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
- ↑ «Lantxabe auzo elkarteak salatu du pintaketak egin dituztela 'Jadiku' artistaren erakusketako lan batean» Irutxuloko Hitza 2020-12-18 (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).
Kanpo estekak
aldatu- Josean Jadiku Diez de Quevedo Facebook-en