Zerbitzu-ikaskuntza curriculum akademikoa komunitateari egindako zerbitzuarekin konbinatzen duen pedagogia mota bat da. Gazteek, auzitegietan zigortutakoek, ikasleek egindako komunitatearentzako zerbitzuak edo auzolanak ikasteko aukera ederrak eskaintzen dituzte, eta aukera eder horiek aprobetxatzeko sortutako pedagogia ikuspegia da zerbitzu-ikaskuntza. Metodologia pedagogikoa bezala, hainbat iturri teorikotatik elikatzen da, hezkuntza esperientziaren filosofiatik, pedagogia kritikotik, eta abar. Zerbitzu-ikaskuntzak komunitateari egindako zerbitzua hezkuntzarekin eta autoezagutzarekin integratzen du, esperientzia hezigarria aberasteko, gizalegea erakusteko, motibazioa sustatzeko, bizitzan gizarte inplikazioa lortzeko, eta komunitateen ongizatea indartzeko.

Zerbitzu-ikaskuntza curriculum akademikoa komunitateari egindako zerbitzuarekin konbinatzen duen pedagogia mota bat da.


Definizioak aldatu

 
Taldean lan egiten, elkarrengandik ikasteko aukera. Proiektuak planifikatu, proiektuak garatu, emaitzak lortu...
 
Zerbitzu-ikaskuntza lankidetzazko ikaskuntzarekin uztartu daiteke.

Zerbitzu-ikaskuntza hezkuntza-proposamen bat da, ikaskuntza-prozesuak eta komunitateari zerbitzu emateko prozesuak ondo egituratutako proiektu bakar batean konbinatzen dituena. Proiektu horretan, parte-hartzaileek inguruneko benetako beharretan lan egitean ikasten dute, hura hobetzeko asmoz[1]

Aprendizaje servicio (ApS): Educación y compromiso Cívico liburuak[2]. 2009 argitaratuta, honela definitzen zuen zerbitzu-ikaskuntza:

"metodologia bat konbinatzen dituena jarduera bakar batean, ikaskuntzaren edukiak, gaitasunak eta baloreak komunitateko zerbitzuen jarduerekin. Zerbitzu-ikaskuntza elkarrekiko laguntzan oinarritzen da. Metodo hau lagungarriagoa izango da garapen pertsonala, ekonomikoa eta soziala lortzeko banakako garapena baino."

1990eko AEBetako National and Community Service Act delakoak honela definitzen zuen:

"Metodo horren bidez, ikasleek edo parte-hartzaileek arreta handiz antolatutako zerbitzuetan parte hartuz ikasten eta garatzen dute. Zerbitzu horiek komunitate batean egiten dira eta komunitate horren beharrak asetzera bideratzen dira. lehen edo bigarren mailako eskola batekin edo goi-mailako hezkuntza-erakunde batekin koordinatzen da, edo zerbitzu komunitarioko programa batekin, eta komunitatearekin berarekin. Gizalegea sustatzen laguntzen du. Ikasleen curriculum akademikoan integratzen da, indartuz, edo parte-hartzaileek parte hartzen duten zerbitzu komunitarioko programaren hezkuntza-osagaietan. Eta denbora egituratua ematen du, ikasleek edo parte-hartzaileek zerbitzuaren esperientziari buruzko gogoeta egin dezaten".


Zerbitzu-ikaskuntzak aukera ematen du curriculum-ikaskuntza ingurune hurbilaren benetako behar batekin lotzeko. Ikasleek esperimentatzen dute ikasgelan ikasitakoak zentzua duela, beraiek identifikatu duten eta konpromisoa hartu nahi duten arazo bati erantzuteko balio duelako. Ba al dago modurik ikasgelako ikaskuntza esanguratsua egiteko eta gure ingurunearen hobekuntzarekin lotzeko?[3]

Helburuak aldatu

Zerbikas bezalako fundazio batek honelako helburuak zerrendatzen ditu[4]:

  • Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren inguruan jakintza sortzea da Zerbikasen helburu nagusia, baita metodologia horretan oinarritutako proiektuak sustatzea, zabaltzea eta antolatzea ere.
Horretarako:
  • Ikasteko eta zerbitzatzeko proiektuak garatu nahi dituzten pertsonak, ikastetxeak eta erakundeak lagundu, aholkatu eta trebatzen ditu.
  • Gizarte eta hezkuntza eragileen sarea bultzatzen du, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren ezaugarri diren balioetan oinarritutako hezkuntza eta herritartasuna indartzeko eta zabaltzeko.
  • Elkarlanerako hitzarmenak sinatzen ditu Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa gizartean zabaltzeko eta indartzeko asmoa duten gizarte talde eta erakundeekin.

Osagarri nagusiak aldatu

Ikaskuntza zerbitzuak esperientzia bitarteko abantailak eta komunitate zerbitzuak partekatzen ditu.

  • Curriculum konexioak: ikasleak ikasteko eta garatzeko. 
  • Ikasleen parte-hartzea: aktiboki proiektu beran nahasiak egoteaz gain, ikasleek aukeratzeko aukera dute.
  • Hausnarketa: aukera egituratuak sortzen dituzte pentsatzeko, idazteko eta zerbitzuari buruz iritziak partekatzeko. 
  • Erkidegoarekin aliantza: erakunde hezigarriko eta elementu sozialen arteko aliantzak behar errealak identifikatzeko aukera ematen du. 
  • Komunitateren benetako beharrak: Ikaskuntza zerbitzuak gizartearen benetako beharrak antzemateko aukera ematen du.
  • Erantzukizun hiritarra: Parte-hartzaileen erantzukizun hiritarra sustatzen du.
  • Ebaluazioa: Ebaluazio on bat, beharrezkoak diren baliabideekin, feedback erabilgarri bat suposatuko dut eta modu honetan ikasketa elkarrekikoa da.[5][6].

Youth Service California-k argitaratu du, bere Seven Elements of High Quality Service Learning [7] zein besteak beste:

  • Ikasketa integratua.
  • Kalitate oneko zerbitzua.
  • Elkarlana.
  • Ikasleen parte-hartzea.
  • Gizalegea.
  • Hausnarketa.
  • Ebaluazioa.

Tipologia aldatu

Robert Sigmon-ek, 1994an, bereizten ditu:

  • zerbitzu-IKASKUNTZA: helburu nagusia hezigarria duena.
  • Ikaskuntza-ZERBITZU: helburu nagusia gizarte-zerbitzuak hobetzea.
  • Ikasketa-zerbitzua: hezkuntza helburuak eta zerbitzuak hobetzeko helburuak bateratuta egon beharrean berezituta.
  • IKASKUNTZA-ZERBITZUA: Helburu orekatuak bi aldeetan, parte-hartzaile guztientzat, elkar indartzen dutenak.

Tipologia horiek baliagarriak dira, halaber, ikaskuntza-zerbitzua eta gizarte-zerbitzura bideratutako beste esperientziazko hezkuntza-programa batzuk bereizteko, hala nola:

  • Eskolako boluntarioak.
  • Zerbitzu komunitarioak.
  • Landa-hezkuntza.
  • Barnetegi-programak.
  • Etab.

Esperientzia bankuak aldatu

Babeseko programak aldatu

Espainia aldatu

Hispanoamerika aldatu

  • CLAYSS [Centro Latinoamericano De Aprendizaje eta Servicio Solidario www.Clayss.Org].

Ameriketako Estatu Batuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Katalanez) Aprenentatge Servei | Centre promotor d'Aprenentatge Servei. (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  2. (Gaztelaniaz) Hainbat egile. Aprendizaje servicio (ApS): educación y compromiso cívico. GRAO, 2009.
  3. Martínez Odría, Arantzazu. (2023). «El aprendizaje-servicio: hacia una educación con verdadero potencial transformador» Aula de secundaria (50): 10–14. ISSN 2014-8623. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  4. Gure helburua – Zerbikas Fundazioa. (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  5. (Ingelesez) Pérez, Shivaun, "Assessing Service Learning Using Pragmatic Principles of Education: A Texas Charter School Case Study". Applied Research Projects. Paper 76. Texas State University, 2000. https://web.archive.org/web/20200801023740/https://digital.library.txstate.edu/handle/10877/3512
  6. (Gaztelaniaz)Dr. Wade BRYNELSON, Subsecretario de Educación de California. Ponencia: "El aprendizaje-servicio en el sistema educativo: el caso del estado de California, Estados Unidos"' La solidaridad como aprendizaje. Actas del II Seminario Internacional. Educación y Servicio Comunitario. Buenos Aires, 8 al 10 de septiembre de 1998.
  7. Youth Community Service

Kanpo estekak aldatu