Zelta hizkuntzak eta euskara

Euskarak, Europako beste hizkuntzek bezala, zelta hizkuntzen eragina jaso du.

Zenbaketa sistema bigesimala aldatu

Zenbatzeko sistema bigesimalak —20an oinarritutako zenbaketak— bizirik dirau zelta hizkuntzetan eta euskaraz (adibidez: 40 = berrogei [bi aldiz hogei], 60 = hirurogei edo hiruretan hogei, 80 = laurogei edo lauretan hogei). Gainera, Mendebaldeko Europaren ingurunean, gaur egun danieran, frantsesean eta bereberraren tachelhit dialektoan ere erabiltzen da. Erdi Aroko ingelesean ere sistema bigesimal horren aztarnak baziren, baina frantsesaren normandiera dialektoaren eraginez nahiz eskandinaviar inbasioen ondorioz hizkuntza horretan galdu egin zen.

Hiztegia aldatu

Zelta hizkuntzen eta euskararen parekotasunak
Antzinako zelta hizkuntza Irlandera Eskoziako gaelera Galesa Bretainiera Euskara
Karri Carrac Carreg Harri / Karri (erronkarieraz)
Adarc Adar
Esok- Eo Eog Eog Izokin
Ainder Andere
Athair Athair Tad Aita
Sliabh Beinn Mynnyd Menez Mendi

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu