Ireki menu nagusia

Zauri ezkutuak: bullying-a eskolan Fernando Morillo azpeitiar idazlearen liburua da. 2014an argitaratu zen, Gaumin argitaletxearen eskutik. Liburuak bullyinga (eskola-jazarpena) du gai nagusia.

Zauri ezkutuak: bullying-a eskolan
Datuak
Argitaratze-data 2014
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Zauri ezkutuak
Herrialdea Euskal Herria
Orrialdeak 144 (lehen edizioa)
ISBN 978-8494241765

SinopsiaAldatu

Iria izeneko neska da protagonista eta narratzailea. 15 urte ditu eta berriro da hasiberria eskola batean (hirugarren ikastetxea du hiru urtetan). Eskola horretan, neskak giro bortitza aurkituko du berehala. Irakasle bat jipoiturik agertu da, itxuraz, eta beste bi ikasle azalduko zaizkio Iriari, bertako guztiak kontrolatzen eta izua zabaltzen.

Iriak bi lagun egingo ditu. Alde batetik Maite, iazko ikasle bat, zeharo zanpatua egon dena aspalditik. Bestalde, Iriak Unax ezagutuko du, hasiberria hura ere. Unax isila da, eta orbain deigarri bat du aurpegian.

Horretaz gain, irakasleek ere badute lekua. Historia irakasleak Lierni izena du. Ikasleei nola edo hala lagundu nahi die, eta gaizki pasatzen du lortzen ez duenean. Julio, berriz, informatika irakaslea, sinetsita dago ikasleak bakean uztea dela onena. Gutxi gorabehera, ikasleen arazoak haiek beraiek konpon ditzatela.

Mahaiaren azken hanka ikasle batzuen gurasoak dira. Seme-alabak lagundu nahian dabiltza, baina zaila egiten zaie nola jokatu behar duten asmatzea.

Liburuan zenbait krudelkeria ikusten diren arren, doinu positiboa du osotasunean.

Kanpo loturakAldatu