Ireki menu nagusia

Zaraputz Lizarrako historikoki hustua izan zen auzoa eta monasterioa da. Monasterioren erorkinak gordetzen dira. Izen eta grafia desberdinekin idatzita jaso egin da: "Zarapuz", "Zampuzo", "Sarapuç", "Zarapuzu", "Çarapuço".

Zaraputz
Lizarra, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Lizarra
Koordenatuak 42° 38′ 42″ N, 2° 00′ 45″ W / 42.64512°N,2.012411°W / 42.64512; -2.012411Koordenatuak: 42° 38′ 42″ N, 2° 00′ 45″ W / 42.64512°N,2.012411°W / 42.64512; -2.012411
Zaraputz hemen kokatua: Euskal Herria
Zaraputz
Zaraputz
Zaraputz hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Zaraputz
Zaraputz
Demografia
Biztanleria 0

GeografiaAldatu

Lizarra udalaren barruan kokatuta dago, Villatuerta, Arintzano, Iratxe eta Noveleta auzoa artean dago, Jurramendiren oinean. Oso toki estrategikoa izan zen, Ega ibaiaren ertza ondoan eta Irantzu ibaiatik gertu.

HistoriaAldatu

Zaraputzeko monasterioa 989an agertzen da aipatuta, Lizarra bera sortu baino lehen, 1090ean. 992ko data duten dokumentu batzuk Antso II.a Garzeitz Abarkak Zaraputz auzoa San Juan de la Peña monasterioari eman zion. 1068an Iratxeko monasterioaren menpera pasa zen.

Zaraputz Villatuerta eta Iratxe arteko Donejakue bidearen puntu estrategikoa izan zen. Bertan erromesen ospitalea ireki zen.[1]

1090ean Antso V.a Remiritz errege nafarrak Lizarra sortzea erabaki zuen, Ega ibaiaren beste aldean. Erabakia Zaraputzeko monjeen interesen aurkakoa izan zen zeren eta hauek monasterioa bere leku estrategikoa betetzen jarraitzea nahi zuten. Beraz, ordura arte, XII. mende arte, Zaraputzek egun oparoak ezagutu bazituen, Lizarra sortu ondoren eta Donejakue Bidearen aldaketarekin Lizarrara monasterioa hondamendira eraman zuen.

ErreferentziakAldatu

  1. .

Kanpo loturakAldatu