Ireki menu nagusia

Noveleta edo Gurutzearen auzoa Lizarrako auzoa da, Nafarroan. XVIII. mendean sortu zen Lizarratik hiru kilometrotara.

Noveleta
Lizarra, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Lizarra
Koordenatuak Bete koordenatuen datuak Wikidatan (sortu item berria lehendik existitzen ez bada) kokapen mapak eta koordenatuak behar den moduan ager daitezen.

GeografiaAldatu

Lizarra udalaren barruan kokatuta dago, Jurramendiren oinean. Inguruan Zaraputz auzoa hustua eta monasterioaren erorkinak daude. Ega ibaiak gurutzatzen du auzoa. Muga egiten du herri hauekin: Villatuerta, Ayegui, Aberin eta Morentin; Ordoitz, Legardeta eta Etxabarri baserriarekin egiten du muga ere bai.

EtimologiaAldatu

Dirudienez Noveleta izena "novella" hitz latindarratik dator, euskaraz "mahasti berri"a. Historikoki inguru honetan mahastiak gutxienez XIV. mendetik landatu dira. Dena dela, Manuel Joaquín Navarroren morroi bat Noveleta zen.

HistoriaAldatu

1780an Manuel Joaquín Navarrok sortu zuen. Horretarako, Karlos III.a Espainiakoaren onarpena behar izan zuen; onarpenaren helburua lurren ustiatze egokiago egitea izan zen. Auzoa sortu aurretik inguruan Navarro familiaren landetxe bat zegoen bakarrik. 1781eko irailaren 23tik 27ra Navarrok bederatzi kolono familiekin alokatze-kontratuak sinatu zituen. Familia berriak Lizarratik, Lerindik eta Lakarretik zetozen.

1806an San Jose kapera eraiki zen; 1880an parrokia izendatu zuten.

1812ko urriaren 12an, bestetik, Noveletan Frantziako armada eta Francisco Espoz Mina gerrillariaren arteko borroka gertatu zen. Egun horretan, frantsesez, jakinez gerrillaria Lizarran zegoela, Tafallatik atera ziren hura harrapatu nahian. Abbe jenerala 3.500 oinezko soldaduekin eta 150 zaldunekin Espoz Mina ezustean harrapatzen saiatu zen. Baina gerrillariak abisatuak, aurre egin zien. Borroka hiru ordu iraundu zuen eta, azkenik, gerrillariek alde egin behar izan zuten, atzean 36 hildako utzita. Frantsesek, ondoren, inguruko herriak inbaditu zituzten eta Lizarra arpilatu zuten.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu