Zaporizhiar kosakoak Turkiako sultanari gutuna idazten

Zaporizhiar kosakoak Turkiako Mehmed IV.a sultanari gutuna idazten (errusieraz: Запорожцы пишут письмо турецкому султануtranslit.: Zaporozhtsy pishut pis'mo turetskomu sultanu; ukraineraz: Запоро́жці пи́шуть листа́ туре́цькому султа́нові) Ilia Repin errusiar margolariak 1880an hasi eta 1891n amaitutako margolan ezagun bat da. Haren neurria 2,03 × 3,58 metro da.

Zaporizhiar kosakoak Turkiako sultanari gutuna idazten
Jatorria
Sortzailea(k)Ilia Repin
Sorrera-urtea1891
IzenburuaЗапорожцы пишут письмо турецкому султану
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura
Dimentsioak217 (altuera) × 361 (zabalera) cm
Genero artistikoagudu margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass61A(1676), 46E221 eta 54EE11
Kokapena
LekuaErrusiar Museoa
BildumaErrusiar Museoa
InbentarioaЖ-4005
Argumentu nagusiaCorrespondence between the Ottoman sultan and the Cossacks (en) Itzuli
Gertaera nabarmenakcreation (en) Itzuli

Repinek lan urteak margolanean bertan idatzi zituen. Alexandro III.a Errusiakoak 35.000 errubloren truk erosi zuen, garai hartan errusiar margolan batengatik ordaindutako diru kopuru handiena. Tsarrak erosi zuenetik, ikusgai dago San Petersburgo hiriko Errusiar Museoan.

Testuingurua

aldatu

Sultanaren ultimatuma

aldatu
«

Mehmed IV.a sultana Zaporizhiako kosakoei...

Sultan gisa; Mahoma profetaren semea, eguzkia eta ilargiaren anaia, Jainkoaren biloba eta erregeordea, Mazedonia, Babilonia, Jerusalem eta Goi eta Behe Egiptoko erresumen erregentea, Jesukristoren hilobiaren zaindaria, fideikomisarioa eta Jainkoak berak hautatua, musulman herriaren itxaropena eta erosotasuna, kristautasunaren elkar sortzailea eta defendatzaile handia... Agintzen dizuet, zaporizhiar kosakook, modu boluntarioan men egin nazazuela eta eta arma erresistentziarik gabe, Gainera, zuen erasoekin gogaitzetik amaitzea agintzen dizuet.

—Mehmed IV.a, Otomandar Inperioaren sultana

»

Kosakoen erantzuna

aldatu

Kondairaren arabera erantzuna adarjotze sail batez osatu omen zen, Sultanaren tituluez baliatuz:

«

Zaporizhiar kosakoek turkiar sultanari!

Oi sultana, turkiar deabrua, deabruaren anai madarikatua, Luzifer berberaren lagun eta idazkaria. Zure ipurdi biluziaz triku bat ere hiltzeko gai ez zaren zein motako deabruzko zalduna zara? Deabruak kaka egin eta zure armadak jan. Inoiz ezingo dituzu, putakumea, kristauen seme-alabak mendeko bilakatu; ez diogu zure gudarosteari beldurrik, lur nahiz itsasoz borrokatuko gaitzazu, ustel zaitez.

Babiloniar alproja, mazedoniar eroa, Jerusalemgo kantinaria, Alexandriako ahuntzen larru-jotzailea, Goi eta Behe Egiptoko urdezaina, armeniar txerria, Podoliako lapurra, tartariar katamita, Kamianetseko borreroa, mundu honetako nahiz hilen munduko ergela, gure Jaunaren aurreko inozoa, sugearen iloba eta guren zakilen karranpa. Txerri muturra, behor ipurdia, hiltegiko txakurra, antikristautasunaren aurpegia, zeure amarekin larrua jo ezazu!

Horregatik zaporizhiarrok aldarrikatzen dugu, ezdeusa, inoiz ez zara ez kristauentzako txerriak bazkatzeko gai izango. Amaitzeko, datarik ez dakigunez eta egutegirik ez dugunez, ilargia zeruan da, Jaunaren urtea da, egun berdina hemen nahiz han, hortaz musukatu gaitzazu ipurdian!

»

Kanpo estekak

aldatu