Zapako arkua

eraikitako euskal ondare nabaria Hernanin

Zapako arkua Hernani udalerriko herrigunean, Zapa kaleko kantoian, dagoen arkua da. Gotiko estiloko arku zorrotz hau XVI. mendearen bigarren erdikoa da. Herria harresiz inguratua zegoen garaian herrigunera sartu ahal izateko sarrera-arkua. 2002an eraberritua izan zen[1].

Zapako arkua
Kultura ondasuna
Hernaniko hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaHernani
Koordenatuak43°15′57″N 1°58′27″W / 43.2658°N 1.97425°W / 43.2658; -1.97425
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIV. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
BICRI-51-0001515
25
Zapako arkua hirigunetik ikusita.

Historia aldatu

Hernani herria XIII. mendearen erdialdean sortu zen. Harresiz inguratutako herria izan zen, eta bost sarrera ate zituen. Itxura obalatua zuen bertan sortutako gune itxiak. Bere sorreran bi kalek bakarrik osatzen zuten Alde Zaharra: Kale Nagusiak eta Andrekalek. Gaur egun, 5 sarrera horietatik 2 baino ez dira gelditzen: udaletxeko eraikinean bertan dagoen arkua eta Zapa kaleko kantoian dagoen hau[2].

Ezaugarriak aldatu

Arku ojibalaren itxura du, eta gaur egun desagertua den Erdi Aroko harresi zaharrean zegoen txertatua. Kareharrizko harlanduzkoa da. Garai batean hiribildua bere irudia artikulatuz alderdik alde zeharkatzen zuten kantoietako bati dagokio. Ataria hari atxikita dauden eraikinen alboetan dago bermatua eta harresitxo bat du babesgarri, bi isuriko teilatu lerro bat amaitzen den buru-molduretan. Portalearen alboan, Perkaiztegi kaleko 45 zenbakiko zutabe batean gurutze bat dago behe erliebean egina, 1756ko data duena[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Ezagutu Hernani. Hirigune Historikoa. (Noiz kontsultatua: 2017-09-25).
  2. Hernani a través de su historia. Diario Vasco. (Noiz kontsultatua: 2017-09-25).
  3. Kultura eta Hizkuntza Politika. Ondarea. (Noiz kontsultatua: 2017-09-25).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu