Zangotraba Juan Kruz Igerabide idazle adunarraren liburua da. 2015an argitaratu zen, Erein argitaletxearen eskutik. Umore beltza eta akzioa, zenbait unetan eleberri beltza ere bai, uztartzen dituen eleberri bitxia.

'Zangotraba'
Datuak
Idazlea (2015)
Argitaratze-data2015, lehen edizioa
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaZangotraba
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak239
ISBN978-84-9746888-6

Argumentoa aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eleberria bizitza bikoitza eramaten duen pertsonai atipiko baten inguruan antolatzen da. Joxe, bere benetako izenaz, aduanetako enpresaria da baina horrek beste pertsonalitatea ezkutatu egiten du, Juan Fernandez detektibe arrakastatsuarena, alegia. Aduanetako lana, berez, beste pertsonalitatea ezkutatzeko asmatu duen tapadera da. Itxuraz superheroi izan zitekeen pertsonaia, benetan detektibe surrealista eta barregarria besterik ez da. Esaterako haren ikerketak penduluaren erabileraz oinarritzen da: radiestesia ikasi zuen eta ikerketzeko pendulua argazki gainean jartzen du, horrela erantzunak jasotzeko. Hau guztia Irungo frankismoaren azkeneko urtetan eta trantsizio politikoaren garaietan kokatu du Igerabidek.

Pertsonaiak aldatu

  • Joxe, aduanetako enpresaria, zozoa eta manipulagarria.
  • Juan Fernandez detektibea (aurrekoaren alter ego), badaki gaiztoa izaten eta kupidarik gabe lan egiten.
  • Edurne, gau-eskolako irakaslea eta Joxeren emaztea.
  • Miren, aurrekoaren ahizpa gaztea
  • Tximaluzea, aurrekoaren mutila eta drogazalea.
  • Dionisio, bere garaian sindikalista sutsua, egun Joxeren aduana-agentzian lanean dago. Joxeren lagunmina da baina Fernandezek behin poliziarengadik ihesi zebilenean zangotraba jarri zion eta atxilotu zuten.
  • Kintanilla inspektorea, frankista eta ustela.
  • Inspektore berria, zaharra baino gaiztoagoa badaki Fernandezen identitatea faltsua dela. Kintanillak ere bazekien baina ez zuen Fernandezen aurka erabili.
  • Dama Beltza, emakume misteriotsua, mendeku bila Fernandezen atzetik dabil.

Aforismoak aldatu

Azkeneko kapitulua, "Gibel solas: ispilu txiki bat bizkarra zaintzeko", aforismo bilduma txiki batez antolatuta dago. Aforismo horiek, ironikoak eta ezkorrak, orokorrean, eleberriaren gaiarekin eta idaztearen lanarekin lotuta daude.

Kanpo estekak aldatu