Zaldia (Nagel)
Zaldia izeneko Andres Nagel-en eskultura, urte askotan jarri gabe egon eta gero, 1996tik dago kalean jarrita.[1][2] Hiru hanketako zaldi erraldoia da, gainean orekari bat duela. Biribilgunearen urbanizazioak eskulturari inguru naturala eskaini dio, pinu batzuen artean.
Zaldia (Nagel) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Andrés Nagel |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | brontzea |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′31″N 2°00′36″W / 43.30867°N 2.00992°W |
Eskultura, bost metroko alturakoa, brontzez eginda dago eta artistari Donostiako Udalak egindako enkargua izan zen. Kutsu mitologikoa du eta, horregatik, horrelako paisaia egokitu zuten haren inguruan, zaldia pinazi-pinu baso baten erdian, graminea larre batez inguratuta, hau da, ekosistema bat egokituz.[3] Lehenengo urteetan lainoa sortzeko sistema zuen baina, arriskutsua zela eta, kendu egin zen. Proiektua Iñigo Segurola eta Juan Iriarte arkitektoek egin zuten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.michelena.eus/pdfs/monogs/monograficas_17.pdf[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Eskulturen atlasa» San Telmo museoa (Noiz kontsultatua: 2016-11-1).
- ↑ http://lurpaisajistak.com/v2/public/plaza-europa-donostia/