Zaku-lasterketa hankak zaku batean sarturik egiten den lasterketa da, gehienetan haur-jolas moduan. Hankak zakuaren barruan trabatzen direnez, zaku-lasterketetean erorketak, zilipurdika, gertazen dira lasterketan zehar, publikoan barre algarak eraginez. Hori dela eta, gehienetan, jai baten baitan ospatzen dira. XIX. mendearen amaieran, ordea, aisialdiko jarduera seriotzat izan zen eta kiroltzat hartua izan zen.

Zaku-lasterketa Indonesian, 2022.
Zaku-lasterketa Iraken, 2008.

Jendeak jolas tradizionalean sartzen dituen arauetan izan daitezkeen aldaketen artean, zaku handiak erabiltzea eta zakuan korrika egitea daude; hala ere, kasu batzuetan, jarduera hori tranpa gisa har daiteke.

Zaku-lasterketa, tradizioz, haurrentzako jarduera da, baina edozein adinetako pertsonek parte har dezakete. Ikastetxeetan, Kirolaren Egunean izaten da zaku-lasterketa, eta beste hainbat proba ere egiten dira, hala nola arrautza eta koilara lasterketa. Ferietan, urtebetetze-festetan eta picnicetan ere maiz egiten den denbora-pasa da.

Errekorrak aldatu

Zaku-lasterketan 100 metro lauko munduko errekorra 25,96 segundokoa da, eta Christian Roberto López Rodríguezek lortu zuen Yuncosen (Espainia), 2020ko azaroaren 18an[1]. Christianek ere 200 metro lauko munduko errekorra du; distantzia hori 63,88 segundoan amaitu zuen 2021eko urtarrilaren 3an[2].

4x100 metroko zaku-lasterketarik azkarrena 2 minutu eta 29,09 segundokoa da[3], eta Andrew Rodaughan, Patrick Holcombe, James Osbourne eta Luke McFarlanek lortu zuten, Beveridge-n (Australia), 2003ko ekainaren 17an.

Milia bateko zaku-lasterketa azkarrena 16 minutu eta 41 segundokoa da, eta Baruun Salaan (Mongolia) lortu zuen Ashrita Furmanek 2007ko maiatzaren 19an[4]. Ashrita Furmanek ere 10 km-ko zaku-lasterketarik azkarrena du, 2001eko apirilaren 23an Montauken (AEB) lortutako ordubeteko, 22 minutuko eta 2 segundoko denborarekin[5].

Zaku-lasterketarik handienaren errekorra, 2.095 parte-hartzailerekin, Zwolleko (Herbehereak) Agnieton ikastetxeak irabazi zuen 2002ko urriaren 11n[6].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Fastest 100 metres sack race» Guinness World Records 2020-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  2. (Ingelesez) «Fastest 200 metres sack race» Guinness World Records 2021-01-03 (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  3. (Ingelesez) «Fastest 4 x 100 m sack race (male)» Guinness World Records 2003-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  4. (Ingelesez) «Fastest sack race one mile» Guinness World Records 2007-05-19 (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  5. (Ingelesez) «Sack race - fastest 10km» Guinness World Records 2001-04-23 (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  6. (Ingelesez) «Largest sack race» Guinness World Records 2002-10-11 (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).

Kanpo estekak aldatu