Zakote-ontzi
Zakote-ontzi edo tuperra[1] da zakotea eramateko ontzi bat[2]. Hau da, eguneko edo egun batzuetarako jana hartzen zutenean artzainek, edo mendira laguntzaile batek igotzen zienean, janari edo zakote hori edukitzeko ontziak. Adiera modernoagoan janari prestatua edo berotzekoa garraiatzeko kaxa edo ontzi bat izan daiteke.
Zakote-ontziak metal, lata, beira edo plastikozkoak, izan daitezke. Plastikozkoak izendatzeko tuper erabiltzen da gaur egunean euskaraz[1]: Tupperware marka komertzialetik eratorritako izena da, baina marka askotakoak daude gaur egunean jada merkatuan.
Iruditegia
aldatu-
Plastikozko tuper edo zakote-ontziak
-
Dabba delakoa, Indiako zakote-ontzi tipikoa.
-
Tupperware markako tuper orijinalen multzoa.
-
Metalezko zakote-ontzi alemanak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «tuper - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
- ↑ «Euskalterm» Euskalterm (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).