Ireki menu nagusia

Yves Thériault (Quebec Hiria, 1915eko azaroaren 27a - Montreal, 1983ko urriaren 20a) kanadar idazlea izan zen. Kanadako idazle oparoenetakoa, irrati-telebistetarako 1.300 lanetik gora eta 50 liburutik gora idatzi zituen frantsesez.

Yves Thériault
Bizitza
Jaiotza Quebec Hiria1915eko azaroaren 27a
Herrialdea  Kanada
Heriotza Joliette (Quebec)1983ko urriaren 20a (67 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta gidoilaria
Jasotako sariak
IMDb nm0862402

Hamabost urte zituenean eskola utzi eta hainbat lanbidetan jardun zuen harik eta 1944an irratirako idazten hasi zen arte. Bere lanak Kanadan lekutuak dira, eta pertsonaiak etnia gutxituetakoak dira, indiarrak eta eskimalak, besteak beste. Thériaulten lan nagusia Agaguk (1958) izan zen, maisulantzat hartua. Beste zenbait lan aipagarri: Aaron (1954), Ashini (1960), N´Tsuk (1968).

ErreferentziakAldatu