Yunnan-Guizhou goi-ordokia

Yunnan-Guizhou Goi-ordokia (txinera tradizionalez: 雲貴高原; txinera sinplifikatuz: 云贵高原; pinyinez: Yúnguì Gāoyuán) Txinako Herri Errepublikako Guizhou eta Yunnan probintzietan zehar hedatzen den goi-ordokia da, Txina hego-mendebaldean.

Yunnan-Guizhou goi-ordokia
Motagoi-lautada
Geografia
Map
Koordenatuak27°N 105°E / 27°N 105°E / 27; 105

Ezaugarriak

aldatu

Goi-ordokia bitan banatzen da, Yunnan probintziako zatia, batez beste 2.000 metroko altuera eta 3.700 metrora arteko mendiekin, eta Guizhou probintziako zatia, mendebaldean, erliebe harritsu eta eztarri sakonekin.

Klima aldakorra da goi-ordokiko toki batetik bestera. Guizhouko aldean klima hezeagoa eta euritsuagoa eta basoek hedadura handia dute. Yunnanen bien bitartean, garaiera handiagoa dela eta, klima lehorragoa eta hotzagoa da, izozteak maiz ohikoak dira udazkenetik udaberrira, eta landaredia sastraka eta larreetara mugatzen da.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.