Yun Shouping
Yun Shouping (恽寿平) edo Nantian (Wujin, Jiangsu, 1633 – 1690) txinatar margolaria izan zen. Qing garaiko sei maisu handien taldeko paisaiagilea, lore-margoengatik ezaguna, batez ere. Bere garaiko pintoreek bezala, Yunek garaiko artistak kopiatu zituen, Wang Gongwang bereziki. Hala ere, kopia zehatzak egitea baino antzinako maisuen izpiritua islatzea zuen helburua. Neurri txikiko marrazkiak zituen gustukoen, haizemaileak eta albumetako orriak, adibidez; hala ere, neurri handiko lanak ere egin zituen. Lan handiak koloretsuak eta biziak dira oso, eta neurri txikikoak, berriz, kolore-bakarrak, eta kolore arinekoak. Oro har, lerro arinak eta pintzelkada finak dira haren lanen ezaugarriak.
Yun Shouping | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wujin barrutia, 1633 |
Herrialdea | Qing dinastia Ming dinastia |
Heriotza | 1690 (56/57 urte) |
Familia | |
Aita | Yun Richu |
Ama | Yun Zhu |
Leinua | Q109348272 |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, poeta eta kaligrafoa |
Lantokia(k) | Txina (eskualdea) |
Kidetza | Six Masters of the early Qing period (en) |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.