Yr Hen Ogledd (galesez Iparralde Zaharra esan nahi du) 500. urte inguruan erromatarren atzeraldiarekin batera eta 800. urte inguruko Bikingoen inbasioen bitartean Ingalaterrako iparraldean eta Eskoziako hegoaldean sortu ziren britaniar erresuma multzoa izendatzeko erabiltzen den izendapena da. Erresuma hauetan britoi hizkuntzak mintzatzen ziren.

Yr Hen Ogledd edo Iparralde Zaharra 550-650 urte bitartean.

Izendapen hau lehendabiziko aldiz galestar erregeen atsegin eta onurarako bardoek euren kontakizunetan erabili ohi zuten. Galestarrek zuten hegoaldeko ikuspuntu erlatibotik ikusita, kontakizun hauetan agertzen diren gizonak Gwŷr y Gogledd (Iparraldeko Gizonak) deritzenak dira.

Kanpo estekak aldatu