Yohn jauregia
- Artikulu hau Burtsa edo La Bolsa esaten zaion jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Burtsa (argipena)».
Yohn jauregia edota Burtsa Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen jauregi bat da. Gaur egun kultur etxea da.
Yohn jauregia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Zazpikaleak | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′N 2°56′W / 43.26°N 2.93°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1727 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 72 |
Kokalekua
aldatuZazpikaleetan dago, Pilota kalearen 10. zenbakian, Santa Maria kalea, Txakur kalea eta Dorre kalearen elkargunean.
-
Xehetasuna.
Historia
aldatu1727n eraiki zen. Badirudi "Burtsa" (gaztelaniaz "La Bolsa") ezizena “merkatarien kontratazio poltsa” posible batengatik duela edo, besterik gabe, beheko solairuan izen hori zuen establezimendu batengatik. Gaur egun, egile ezezagun batek egin zuen eraikin hau kultur-etxea da.
19. mendean, Bohemiako beste etorkin batzuk bezala, Leandro Yohn izeneko merkatari bat jarri zen bizitzen Bilbon, eta bere etxe eta negozioa eraikin honetan hartu zuen. Familia haren izenetik datorkio jauregiari izena[1].
Eraikina
aldatuBizkaiko arkitektura zibilean ez dago horrelako besterik, eta bere kanpoko hiru fatxaden dotorezia ere nabarmentzen da. Santa Maria kalera bideratuta dago, kalerik garrantzitsuenera, alegia. Dinteldun atea du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Cava, María Jesús. «Historias de Bilbao (1874 – 1914)» www.euskalnet.net (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |