Yasmine Khris Maansri

Yasmine Khris Maansri (Marseilla, Frantzia, 1996) itzultzailea, kazetaria eta telebista aurkezlea da. 2021eko urtarrilaren 18az geroztik Nafar away telebista saioa aurkezten du Hamaika Telebista katean.[1]

Yasmine Khris Maansri

Bizitza
JaiotzaMarseilla, 1996 (27/28 urte)
Herrialdea Frantzia
BizilekuaIruñea
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
ingelesa
galiziera
gaztelania
portugesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, kazetaria eta telebista aurkezlea

Bizitza aldatu

Marseillan jaio zen 1996an aljeriar jatorriko familia batean. Gurasoak Aljeriatik terrorismoaz ihesi Frantziara joandako migratzaileak ditu.[1]

Itzulpengintza ikasketak egin zituen. Itzultzaile eta kazetari egiten du lan. 2019ko maiatzean Iruñera joan zen bizitzera eta euskara ikasteari ekin zion. Urtebetean B2 euskara gaitasun maila lortu zuen. 2021ean Nafar Away telebista saioa aurkezten hasi zen euskaraz Hamaika Telebistan.[1]

Ama-hizkuntza frantsesa du, baina euskaraz, ingelesez, galizieraz, gaztelaniaz eta portugesez egiteko gai da.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Goikoetxea, Jakes. (2021-01-17). Yasmine Khris Maansri. 'Nafar away' saioko aurkezlea: «Begi berriekin ezagutu ahalko dugu Nafarroa» (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  2. Urabaien Otamendi, Mikel. (2020-12-20). «Yasmine Khris Maansri, itzultzailea eta kazetaria: "Euskara mitifikatu dugu, komunikatzeko balio duen hizkuntza ez balitz bezala"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).