Yang Qian (tiratzailea)
Yang Qian (txinera sinplifikatuz: 杨倩, Ningbo, 2000ko uztailaren 10a), Txinako kirol-tiratzailea da. 2020koko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina eskuratu zituen.
Yang Qian (tiratzailea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ningbo, 2000ko uztailaren 10a (24 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tsinghua Unibertsitatea Tsinghua University High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirol-tiratzailea |
Altuera | 160 zentimetro |
Kirol ibilbidea
aldatu10 urte zituela hasi zen tiroa praktikatzen[1]. 2019an Asiako txapelduna izan zen 10 metro aire erriflean eta txapeldunordea bikote mistoan[2]. 2021eko uztailaren 24an Tokioko Olinpiar Jokoetan 10 metro aire errifle proban urrezko domina eskuratu zuen[1]. Ondoren Yang Haoran tiratzailearekin bikote mistoa osatu eta bigarren urrezko domina eskuratu zuen[3].
Nazioarteko emaitzak
aldatuOlinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ( Japonia) | 10 metro aire erriflea | |
2020 | Tokio ( Japonia) | 10 m aire erriflea mistoa | |
Asiako txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Doha ( Qatar) | 10 metro aire erriflea | |
2019 | Doha ( Qatar) | 10 m aire erriflea mistoa |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) «China shooter Yang Qian wins first gold medal of Tokyo Olympics» South China Morning Post 2021-07-24 (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
- ↑ «ISSF - International Shooting Sport Federation - issf-sports.org» www.issf-sports.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
- ↑ (Ingelesez) «Yang Qian's stellar debut continues with second gold medal» news.cgtn.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).