Xie Siyi (txinera sinplifikatuz: 谢思埸, Shantou, 1996ko martxoaren 28a), 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina lortu dituen tranpolin jauzilari txinatarra da. Munduko txapelketatan lau urrezko domina eskuratuak ditu.

Xie Siyi
Bizitza
JaiotzaShantou1996ko martxoaren 28a (28 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
BizilekuaPekin
Jarduerak
Jarduerakjauzilaria eta igerilaria
Pisua68 kilogramo
Altuera170 zentimetro

Kirol ibilbidea aldatu

10 metrotako plataforman hasi zen lehiatzen Chen Aisen bikote zuela, baina, 2012an izandako lesio larri baten ondorioz, tranpolin probetan lehiatzea erabaki zuen.

2015eko Munduko txapelketan, metro bateko tranpolinean, urrea irabazi zuen, eta, taldekako proban, brontzea eskuratu zuen. 2017an, 3 metroko tranpolinean, txapelduna izan zen berriz, eta, jauzi sinkronizatuan, bigarren egin zuen Cao Yuan herrikidearekin batera.[1] Hurrengo urteetan, kide bera izan zuen jauzi sinkronizatuan, eta, 2018ko Munduko Kopan eta 2019ko Munduko Txapelketan, txapeldun izan zen proba bietan.[2][3]

Tokioko Olinpiar Jokoetan ere, urrezko dominak lortu zituen bakarkako saioan[4] eta sinkronizatuan, oraingoan Wang Zongyuanekin[5]. Bakarkakoan, 85 puntutik gora egin zuen bere sei jauzietan, eta 558,75 puntu eskuratu zituen, errekor olinpiko OE berria ezarriz[6].

Palmaresa aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
  Tokio 2020   3 m tranpolina
  3 m sinkronizatua
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
  Kazan 2015   1 m tranpolina
  Taldekoa
  Budapest 2017   3 m tranpolina
  3 m sinkronizatua
  Gwangju 2019   3 m tranpolina
  3 m sinkronizatua
Munduko Kopak
Txapelketa Domina Kategoria
  Wuhan 2018   3 m tranpolina
  3 m sinkronizatua

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Tears of joy as Xie Siyi lands China’s seventh world championships gold» South China Morning Post 2017-07-21 (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  2. «China sweeps two more golds at FINA Diving World Cup 2018 - Xinhua | English.news.cn» www.xinhuanet.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  3. «Xie Siyi retains 3m springboard title to make it seven in a row for China - Xinhua | English.news.cn» www.xinhuanet.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  4. (Ingelesez) hermesauto. (2021-08-03). «Olympics: China's Xie Siyi wins diving gold in the men's 3m springboard» The Straits Times (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  5. (Ingelesez) «Olympics-Diving-China wins gold in men’s 3 metre synchronised springboard» CNA (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  6. (Ingelesez) «Xie Siyi nails every dive, wins gold in 3m springboard | NBC Olympics» www.nbcolympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).

Kanpo estekak aldatu