Cao Yuan, txineraz 曹 缘, (Pekin (Txina), 1995eko otsailaren 7a) jauzietan lehiatzen den kirolari txinatarra da.

Cao Yuan

Bizitza
JaiotzaPekin1995eko otsailaren 7a (29 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakjauzilaria eta igerilaria
Pisua42 kilogramo
Altuera160 zentimetro

Instagram: cao_yuan_eli Olympic.org: yuan-cao Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak aldatu

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), urrezko domina lortu zuen, Zhang Yanquan herrikidearekin batera, 10 m-ko plataforma sinkronizatuan, Mexikoko (Iván García / Germán Sánchez, zilarezkoa) eta AEB]]ko David Boudia / Nick McCrory, brontzezkoa bikoteen aurretik.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), urrezkoa eskuratu zuen 3 m-ko tranpolinean, Jack Laugher britainiarraren (zilarrezkoa) eta Patrick Hausding alemaniarraren (brontzezkoa) aurretik sailkaturik. Halaber, brontzezkoa lortu zuen 3 m-ko tranpolin sinkronizatuan, Qin Kai herrikidearekin batera eta Jack Laugher / Chris Mears britainiarren (urrezkoa) eta Sam Dorman / Michael Hixon estatubatuarren (brontzezkoa) atzetik sailkaturik.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina eskuratu zuen: 10 m-ko plataforman, Yang Jian herrikidearen (zilarrezkoa) eta [[Tom Daley] britainiarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 10 m-ko plataforma sinkronizatuan, berriz, zilarrezkoa lortu zuen Chen Aisen herrikidearekin batera, Tom Daley / Matty Lee britainiar bikotearen atzetik (urrezkoa) eta Oleksandr Bondar / Viktor Minibaev ROCekoaren atzetik (brontzezkoa).[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres
  Erresuma Batua
  10 m-ko plataforma sinkronizatua,
gizonezkoa[3]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  3 m-ko tranpolina,
gizonezkoa[4]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  3 m-ko tranpolin sinkronizatua,
gizonezkoa[5]
2020 Tokio
  Japonia
  10 m-ko plataforma,
gizonezkoa[6]
2020 Tokio
  Japonia
  10 m-ko plataforma sinkronizatua,
gizonezkoa[7]

Erreferentziak aldatu

  1. «Cao Yuan» olympedia.org 2021-10-30ean begiratua. (Ingelesez)
  2. "Cao Yuan" Olympics.com 2021-10-30ean begiratua (Gaztelaniaz)
  3. jauziak 10 m-ko plataforma sinkronizatua, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
  4. jauziak 3 m-ko tranpolina, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  5. jauziak 3 m-ko tranpolin sinkroniatua, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  6. jauziak 10 m-ko plataforma, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  7. jauziak 10 m-ko plataforma sinkronizatua, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu