Xerocomus lanatus
Xerocomus lanatus Boletaceae familiako onddoa da.[1] Erdipurdiko jangarria.
Xerocomus lanatus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Boletaceae |
Generoa | Xerocomus |
Espeziea | Xerocomus lanatus Singer, 1945 |
Basionimoa | Boletus lanatus |
Sinonimoak: Boletus lanatus, Boletus subtomentosus var. lanatus, Boletus striipes, Boletus lenguei, Leccinum subtomentosus.
Deskribapena
aldatuKapela: 5 eta 10 (15) cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik laura, gainazal irregularra, ertza soberakinekin, inkurbatua eta lobulatua. Kapelaren azala banaezina, lehorra, inoiz ez likatsua, belusatu-iletsua, okre kolorekoa edo marroi iluna. Amoniakoaren baporeekin berde-urdinxka kolorea erreakzionatzen du.
Tutuak: Nahiko luzeak (5-15 mm), bereizgarriak, atxikiak, hori bizitik hori-olibara doan kolorekoak.
Poroak: Koskadunak, horiak, igurtzitakoan pixka bat urdindu egiten dira.
Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, behean mehetua, marroi-horixka, goiko aldean ilezko erretikuluz edo luzetarako saihets albeolatu-erretikulatuz apaindua, erliebe nabarmenekoa.
Haragia: Zurixka, gogorra trinkotasuna galdu aurretik (zuntzezkoa eta horia oinean). Frutaren usain pixka batekin, zapore atseginekoa. Espora-jalkina arre-oliba argi kolorekoa.[2]
Etimologia: Xerocomus terminoa grekotik dator, lehorra, esan nahi duen “xerós” hitzetik eta, buruko ileak, ilea, adatsa, esan nahi duen “kóme” hitzetik.
Jangarritasuna
aldatuErdipurdiko jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuXerocomus subtomentosus delakoak kapela marroi argia du, oinaren luzetarako saihetsak ez ditu hain nabariak eta amoniakoarekin ez du urdin-berde kolorea hartzen. Xerocomus ferrugineus edo spadiceus espezieak, oina ez du iletsua eta luzetarako saihetsak ez ditu hain agerikoak, kapelaren azalak amoniakoaren baporeekin biratzen du baina pixka bat urdinera, mizelio kordoi horixkekin.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen basoetan edo mistoetan.
Banaketa eremua
aldatuFrantzia, Espainia, Txekia.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 384 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Xerocomus lanatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.