Xerocomus armeniacus
Xerocomus armeniacus Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate ertaineko jangarria.
Xerocomus armeniacus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Boletaceae |
Generoa | Xerocomus |
Espeziea | Xerocomus armeniacus Quél., 1888 |
Sinonimoak: Rheubarbariboletus armeniacus, Boletus armeniacus.
Deskribapena
aldatuKapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikotik lau-ganbilera, azala ia beti pitzatua izaten du, batez ere onddo helduetan; gainazal lehorra, ia belusduna, arrosa-horitik arrosa-arbeletxekora doan kolorekoa, inoiz ez gorria.
Tutuak: Biribildu-itsatsiak, hori-urre koloretik ori-oliba antzeko kolorera doazenak, luzera ertainekoak.
Poroak: Handi samarrak, irregularki poligonalak, hori-urre kolorekoak, gero ilunagoak, okre-olibarako joerarekin. Gehienetan ukitzean urdindu egiten dira.
Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Zilindrikoa, oinarrira mehetzeko joerarekin, ia sustrai antzekoekin; zuri-hori kolorekoa, kapelaren koloreko lausotze handituekin.
Haragia: Nahiko trinkoa, haritsu samarra; oro har horia, laranjaz lausotua oinaren amaieran, eta pixka bat arrosa kapelaren azalaren azpian; usaingabea eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Armeniacus epitetoa latinetik dator, arbeletxekoaren antzeko, esan nahi duen "armeniacus" hitzetik. Arbeletxekoaren antzeko kolorea duelako
Jangarritasuna
aldatuJangarria.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuXerocomus rubellus delakoarekin nahas daiteke, baina honen oinarriak ez ditu hain tonu gorrixkak.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdan. Hostozabalen azpian, bereziki gaztainondoen azpian; taldekoia, nahiko arrunta.[5]
Banaketa eremua
aldatuEuropa.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 42 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 513 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ Xerocomus armeniacus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.