Xeministim (hebreeraz: שמיניסטים‎) armadan sartzeari uko egitean, intsumisio edo kontzientzia-eragozpen erradikal bat praktikatzen duten ikasle israeldarrak dira.[1]

Israeldar refuzniken protesta bat.

1970eko apirilaren 28an, bigarren hezkuntzako ikasle talde batek Golda Meir orduko lehen ministro israeldarrari gutun bat bidali zion, Zisjordaniako eta Gazako okupazioa, "Higadura Gerra" eta gobernuak gatazka saihesteko neurriak hartzeko egindako porrota zalantzan jarriz. Prentsak xeministim deitu zioten, literalki "zortzigarrenak" (zortzigarren maila bigarren hezkuntzako azken maila baitzen). 1987an bigarren hezkuntzako ikasle talde berri bat sortu zen lurralde okupatuetan zerbitzatzeari uko egiteko asmoz, eta xeministim izena hartu zuten kontzientzia-objekzioaren praktika horregatik (refuznik).

2001ean, bigarren hezkuntzako ikasle talde berri batek bere burua xeministim izendatu zuen, 3.000 inguru izatera iritsi arte. Gobernuak errepresioaren bidez erantzun zuen: xeministimen bozeramailea eta New Profile erakunde feminista eta antimilitaristako kidea den Maya Wind 2008an espetxeratu eta 2009an absolbitu zuten. Omer Goldmanen espetxeratzeak oihartzun berezia izan zuen, bere aita Mossadeko goi mailako ofiziala baitzen. Xeministimen aldeko nazioarteko kanpaina baten ondorioz, 2008ko abenduan Israelgo enbaxadek 40.000 gutun baino gehiago jaso zituzten espetxeratuen askatasuna eskatuz.[2]

Israelgo gazteak batxilergoko azken ikasturtea egiten dutenean soldaduska egitera deitzen dituzte. Gizonezkoek 3 urteko zerbitzua bete behar dute, eta emakumezkoek 21 hilabetekoa. Talde bakezale batzuen lanak zerbitzu militarra makineria errepresiboan parte hartzeko modu gisa ikusten duten ikasle batzuen kontzientzia piztu du.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Israeli 'draft dodgers' protest occupation – over 1/4 of men and 43% of women not enlisting»] ABC 2007-09-24.
  2. (Hebreeraz) 1,200 שמיניסטים בעצומה בעד גיוס - חינוך - חדשות - ערוץ. .

Kanpo estekak aldatu