X kumaldia edo Ekialdeko Kumaldi Handia Ameriketako Estatu Batuetako ekialdean erregularki agertzen den zikada periodikoen 15 kumaldietako bat da. 17 urtero gertatzen den zikaden artean kontzentraziorik eta hedapenik handiena duena da[1][2]. 2021ean eman zen kumaldi handiaren osteko hurrengoa 2038an izango dela aurreikusten da[3].

X kumaldiko zikada heldu bat 2004an, Princetonen, New Jersey.

Ezaugarriak aldatu

17 urtean behin, X kumaldiko zikaden ninfek tunel bat egiten dute gorantz modu masiboan, lurzoruaren gainetik agertzeko. Intsektuek, orduan, euren exoeskeletoa uzten dute zuhaitzetan edo beste gainazal batzuetan, eta heldu bilakatzen dira. Zikada helduek hegan egiten dute, ugaldu, arrautzak uzten dituzte adaxketan eta, aste gutxiren buruan, guztiak hiltzen dira. Intsektuen lurrazpiko bizitzaren, bat-bateko emergentzia masiboaren eta helduaro motzaren konbinazioak baimentzen die bizitzea predatzaile ugari izanda ere[1].

X kumaldia endemikoa da Indianan, Pennsylvaniako hego-ekialdean, Marylanden, New Jerseyn, Delawaren, Tennesseeko ekialdean, Virginian eta Washington DCn[4]. Hiru espezie daude kumaldi honetan, Magicicada septendecim, Magicicada cassinii eta Magicicada septendecula, zuhaitz espezie ezberdinak eta arren kanta ezberdinak dituztenak[5].

Erreferentziak aldatu

  1. a b «More Information about the Periodical Cicada» web.archive.org 2012-05-11 (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  2. ag.tennessee.edu (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  3. «Genus Magicicada» web.archive.org 2008-09-30 (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  4. (Ingelesez) «What is Brood X, the U.S. cicada infestation coming in 2021?» www.cbsnews.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  5. (Ingelesez) «Brood X cicadas are about to put on one of the wildest shows in nature. And D.C. is the main stage.» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).

Kanpo estekak aldatu