X10

kaleko artista euskaldun anonimoa

X10 (ahoskatua, ixa-hamar) blogari, argazkilari eta kaleko artista anonimo euskalduna da, txantiloi artea lantzen duena, baina baita kaleko artearen beste diziplina batzuk[1].

X10
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakkale-artista, grafiti artista eta blogaria
Izengoitia(k)X10

Twitter: x10tweet Flickr: x10cil Edit the value on Wikidata
X10ek txantiloiaren teknikarekin marraztutako irudiak, Ekain eta Santimamiñeko zaldi eta bisonteak, 21. mendera ekarriak.

Lanak aldatu

Argazkilaritza aldatu

Argazkilari gisa, Pinhole camera teknikarekin egiten ditu argazkiak, eta solargrafiak ere egiten ditu[2].

Kaleko artea aldatu

Txantiloiak egiten nabarmendu izan da. Euskal gaiak ere barneratzen ditu horietan. Adibidez, labar arteko Santimamiñeko bisonteekin eta Ekaingo zaldiekin txantiloiak egin izan ditu.

Bere kaleko arte ekintzen adibideak:

  • Pi zenbakia marraztu Gatzagako frontoian, hain zuzen ere proportzioak eskatzen zuen puntuan. X10ek bere lana egin ondoren, berriztu egin zuen pilotalekua Leintz Gatzagako Udalak, eta berriztapenean eutsi egin zioten Pi koadroari[3].
  • Telegarraio unitatea[4][5]: kale-instalazioa, bideoa eta guzti.
  • Itsasteko kartelak: uda-negua aukeratzekoa[6].
  • Errepideko seinaleetan interbentzioa: Lenin Gatzaga, Leintz-Gatzagaren ordez[7].

Txantiloi adibideak aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: X10  
  1. «X10: stencil edo txantiloi artearen maisu euskaldun bat» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  2. (Ingelesez) «Solargraphy» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  3. «Leintz-Gatzagako pilotalekua, π koadroa markatuta duela» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  4. (Ingelesez) «teletransportation by X10» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  5. (Ingelesez) «Teletransportation» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  6. (Ingelesez) «switched to summer» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  7. (Ingelesez) «Lenin-Gatzaga» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).

Kanpoko loturak aldatu