Windows 8 Microsoft Windows sistema eragilearen azken bertsioa da, Microsoft korporazioak mota guztietako ordenagailuetan eta tabletetan erabiltzeko ekoitzia. Interfaze berria dakar, Metro izenez ezaguna, sagu eta teklatuaz gain ukipen pantailekin ere erabilpen aproposa ahalbidetzeko.

Windows 8 logo and wordmark.svg Windows 8 logo and wordmark.svg
Windows 8 pre-login.png
Jatorria
Sorrera-urtea 2012
Argitaratze-data 2012
Azken bertsioa 6.2.9200
Ezaugarriak
Euskarria IA-32 (en) Itzuli, x86_64 (en) Itzuli, x86 (en) Itzuli eta ARM architecture (en) Itzuli
Telesaila Windows NT
Sistema-eragilea Windows Portable Executable file format, 32-bit (en) Itzuli, Windows Portable Executable file format, 64-bit (en) Itzuli eta New Executable (en) Itzuli
GUI tresnak Windows API (en) Itzuli, Windows Runtime (en) Itzuli, .NET Framework, Windows Forms (en) Itzuli, Windows Presentation Foundation (en) Itzuli, DirectX (en) Itzuli, Media Foundation (en) Itzuli eta Metro (en) Itzuli
Lizentzia end-user license agreement (en) Itzuli
Deskribapena
Oinarritua Windows 7
Ekoizpena
Garatzailea Microsoft
Euskaraz
Euskaraz Yes check.svg
windows.microsoft.com
kronologia

Windows 7 Windows 8 Windows 8.1 (en) Itzuli

Microsoftek Windows 8ren bertsio finala kaleratu zuen 2012ko urriaren 26an,[1] aurreko bertsioa, Windows 7, kaleratu eta 3 urtera. Aurretik, 2012ko otsailaren 29an, beta bertsioa kaleratu zen, Consumer Preview izenekoa.

Windows 8ren edizioakAldatu

Windows 8k hurrengo edizioak ditu salgai: edizio estandarra, Pro edizioa, Enterprise edizioa eta RT edizioa tablet PCentzako. Edizio guztiek dakartzate hizkuntza paketeak sartuta.

Windows 8 Single: Bertsioaren home edo starter edizioa da. Windows sistema erabiltzeko ezaugarri basikoak besterik ez ditu, eta kasu batzuetan ez da oso egonkorra.

Windows 8: Bertsioaren edizio estandarra da, eta x86 eta x86-64 ordenagailu antolaketetan eraikitzen da. Edizio honek etxeko erabiltzaileei zuzenduta dago, eta Windows 8ren ezaugarri berri nagusiak biltzen ditu, hala nola hasiera pantaila berria, laukitxoak, Windows Store aplikazio denda, Internet Explorer 10, Microsoft kontuarekin integrazioa, Windows mahaigaina tradizionala, eta abar.

Windows 8 Pro: Windows 7 Professional eta Ultimate bertsioen ondorengoa da, eta enpresa txikietako erabiltzaileei zuzenduta dago. Windows 8ren ezaugarri berri guztiak ditu, eta gainera urrutiko mahaigainaren zerbitzari modura lan egin dezake, Windows Serverren parte hartzeko aukera ematen du, BitLocker bidezko zifraketa ahalbidetzen du, eta ordainpean Windows Media Center ere erabilzeko aukera ematen du.

Windows 8 Enterprise: Windows 8 Pro edizioaren ezaugarri guztiez gain, teknologia informatikoen (IT) antolaketekin erabil daiteke.

Windows RT: Tablet moduko gailuentzako edizioa da, eta ezaugarriak ukipen pantailetan erabiltzeko moldatuta daude.

ErreferentziakAldatu

  1. . Noiz kontsultatua: 2013-06-03.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu