Windows NT (New Technology) Microsoften sistema eragileen familia bat da. Lehenengo bertsioa 1993ko uztailean plazaratu zen. Plataforma-anitza, erabiltzaile-anitza, ataza-anitza, prozesadore-anitza eta prozesaketa-anitza da, eta Unicode kodea onartzen du. NTk segurtasun ezaugarriak eta Netware, TCP-IP, NetBEUI komunikazio protokoloak ditu.

Windows NT familiako lehen sistema eragilea Windows NT 3.1 izan zen, lan-estazioetarako eta zerbitzarietarako ekoitzia; eta orain arte plazaratu diren azken biak Windows 10 (2015eko uztailean) eta Windows Server 2016 (2016ko irailean) dira. NT izan zen huts-hutsik 32 bitekoa zen Windowsen lehenengo bertsioa; egun, 32 biteko eta 64 biteko bertsioak ditu Windows NT familiak. NT familia sortu aurreko Windows bertsioak, kontsumitzaileentzat pentsatuak, 16 eta 32 biteko hibridoak ziren.

Kanpo estekak aldatu

Ikus, gainera aldatu