William Baffin

William Baffin (Londres, 1584 - Qeshm, Ormuzko itsasartea, 1622ko urtarrilaren 23a) ingeles itsasgizon eta esploratzailea izan zen. Davis itsasartean sartu zen lehen esploratzailea izan zen, eta alde haietako zenbait itsaso eta lurraldek bere izena daramate.[1]

William Baffin
Bizitza
JaiotzaLondres, 1584
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaHormuz Island (en) Itzuli1622ko urtarrilaren 23a (37/38 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta kartografoa
Signature of William Baffin (c. 1584 – 1922).png

BizitzaAldatu

1612. urtean, Ipar-mendebaldeko Pasaia aurkitzeko Artikorako espedizio batean hartu zuen arte, azkenean porrot egin zuena. 1615ean, Robert Bylot kapitaina buru zuen beste espedizio artiko batean hartu zuen parte, pilotu moduan. Espedizio horretan, Hudson itsasartean barrena sartu eta egun bere izena daraman Baffin badia eta inguruko beste lurralde batzuk esploratu zituen; ez zuen, ordea, aurkitu Indiara iparretik bidaiatzen ahalbidetuko zuen Ipar-mendebaldeko Pasaia, baina XIX. mendera arte latitude gorenera heldutako espedizioa izan zen. Horren ondoren, Asiako espediziotan jardun zuen. 1622. urtean hil zen Persiako golkoan, portugesen aurkako guduan.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Baffin