Wikiproiektu:Informatika/ShelltaKomandoak2

Sistema eragileak, non kokatzen diren aplikazioaren eta hardwarearen artean.

Sistema eragilea software bat da eta programekin eta datuekin osatzen da. Sistema eragileak konputagailuaren hardwarea kudeatzen du, eta askotariko software aplikazioak efizientziaz exekutatzeko zerbitzu komunak eskaintzen ditu.

Sistema eragile baten oinarrizko helburuak eta ikuspuntuak bi dira, elkarren artean erlazionaturik badaude ere: batetik makina-mailakoak baino funtzionalitate ahaltsuagoak eskaintzea programei eta programatzaileei, eta bestetik, baliabideen kudeaketa orekatu eta eraginkorra. Lehen helburua sistema-deiek betetzen dute, horretarako, sistema-dei horien kodea definitu behar da, baina hori egiterakoan baliabideen kudeaketa orekatua eta eraginkorra hartu behar da kontuan. Era berean, kudeaketa egokia ziurtatzeko sinkronizazio/komunikazioa eduki behar da kontuan.

Sistema eragilea beharrezkoa da erabiltzailea konputagailuarekin komunikatzeko. Hardwarearen funtsezko kudeaketa oso konplexua da, hori dela eta, sistema eragileak sistemaren ulermena eta erabilpena errazten du erabiltzailearentzat.

Makinaren zehaztasunak alde batera utziz, oro har, baliabideak kudeatzeko aukera eskaintzen duen softwarea da. Mota honetako softwarea, mikroprozesadoreak erabiltzen dituzten sistema gehienetan aurki dezakegu, hala nola, telefono mugikorretan, DVDak ikusteko sistemetan, konputagailutan eta abarretan.

Shell aldatu

Informatikan shella sistema eragilearen zerbitzuak atzitzeko erabiltzailearen interfazea eskaintzen duen programa informatikoa da. [1] [2]


Erabiltzen den interfazearen arabera, shell mota desberdinak daude:


  • Testu lerroak (CLI, Command-Line Interface)
  • Grafikoak(GUI, Graphical User Interface)
  • Lengoai naturalekoak (NUI, Natural User Interface)

Shellak beharrezkoak dira konputagailuko programen exekuziorako, eta hauen helburua lan-fluxu eraginkorrena lortzea da. Konputazio ahalmenak (CPUarenak adibidez) eta memoria grafikoaren kantitateak mugatzen dute hauen diseinua. Ordenagailuaren kanpoko gailuek ere diseinuan eragiten dute, hala nola, teklatuak, gailu adierazleak, ( botoi bateko saguak, bost botoieko saguak, 3Dko saguak) edo ukimen-pantailak.

CLI shellek komandoen eta hauen sintaxien inguruko jakintza eskatzen dute, baita shell espezifikoen script lengoaien kontzeptuena ere (bash scripta adibidez). Shell grafikoak aldiz, erabiltzeko errazak izan ohi dira, baina desabantailak direla eta, GUIak eskaintzen dituzten sistema eragile askok CLI shellak ere barne hartzen dituzte.

testu shellak aldatu

Teklatu bidez idatzitako karaktere alfanumerikoak erabiltzen dituzten shellak dira, eta hauen eginkizuna sistema eragileari interaktiboki aginduak eta datuak eskaintzea da. UNIX bezalako sistema eragileek hainbat shell programa dituzte, komando, sintaxi eta eginkizun desberdinekin. Beste sistema egile batzuk aldiz, komando interfaze estilo bakarra dute; MS-DOS bezalako sistema eragileek komando interfaze estandar bat dute, baina bitarteko interfazeak ere barne hartzen dituzte, ezaugarri eta funtzio gehigarriak eskaintzeko.

CLI shell askoren ezaugarrietako bat komando sekuentziak gordetzeko gaitasuna da, ondoren berrerabiltzeko. Datu fitxategi batek komando sekuentziak eduki ditzake, non CLIak erabiltzaile batek idatziko balu bezala jarrai dezakeen. Batch fitxategiak errutinak automatizatzeko erabil daitezke, hala nola, programa sorta bat hasieratzeko sistema berrabiarazten denean.

shell grafikoak aldatu

Erabiltzaile interfaze grafikoak erabiliz (GUI) programak manipulatzeko baliabideak eskaintzen dituzte, leihoak tamainaz aldatu, ireki, itxi, eta mugitu bezalako eragiketak baimenduz. Horretarako, irudi sortak eta objektu grafikoak erabiltzen dira, eta ingurune bisual bakun bat eskaintzen du, sistema eragilea makinarekin komunika dadin. Gaur egun, sistema eragile gehienek onartzen dituzte shell grafiakoak, eta askotan bat ekartzen dituzte.

Erabiltzaile interfaze grafiko gehienek "mahaingain elektroniko" moduko metafora bat garatzen dute, non datu fitxategiak mahai baten gainean dauden paper dokuemetu bezala aurkeztuta dauden.

Komandoak aldatu

Komando bat erabiltzaileak komando lerro baten bidez (shell modukoa) edo programazio dei bat erabiliz sistema informatikoari ematen dion instrukzio edo agindua da. Barnekoa (edukia bertan) edo kanpokoa (edukia fitxategi exekutagarri batean) izan daiteke.

Sarrerako parametro edo argumentuak onartzen ditu, bere portaera aldatu ahal izateko. DOS sistema eragileetan barra "/" baten ostean erabili oi dira. UNIX sistema eragileetan aldiz gidoi sinple "-" edo bikoitz "--" baten ondoren.

Komando lerroa aldatu

Komando lerroa, interfaze grafikoarekin batera, erabiltzailea ordenagailuarekin komunikatzeko modua da. Bertan erabiltzaileak aginduak idazten ditu, ondoren makinak exekuta ditzan. Interakzio honetarako komando interpretatzaile deritzon programa behar da.

Komando interpretatzailea aldatu

Erabiltzaileak idatzitako komandoak exekutatu ahal izateko, prozesatu egin behar dira. Horretarako, komando interpretatzaileak komando lerroa jaso, moldatu, eta exekutatzen du.

Erreferentziak aldatu

  1. "The Internet's fifth man", Brain scan,The Economist, London, December 13, 2013, "Mr Pouzin created a program called RUNCOM that helped users automate tedious and repetitive commands. That program, which he described as a “shell” around the computer’s whirring innards, gave inspiration—and a name—to an entire class of software tools, called command-line shells, that still lurk below the surface of modern operating systems".
  2. Raymond, Eric S. (ed.)"Shell",The Jargon File.