Wikiproiektu:Idazlezainak/2018/baliabideak

Oinarrizkoak aldatu

Wikimedia Commons aldatu

Tresnak:

Wikidata aldatu

 
Wikidata azalpena eta ariketak

Tresnak

Wikiteka aldatu

Estatistikak aldatu

.

Bibliografia, erreferentziak eta datu baseak aldatu

Hizkuntza baliabideak aldatu

  • Itzultzaile automatikoak:
    • Modela eu-es hizkuntzen arteko itzultzaile automatikoa.
    • DeepL itzultzaile automatikoa da. Oraingoz hizkuntza gutxi ditu -es, en, fr, de, it, neerlandera eta poloniera-, baina nahiko emaitza onak lortzen ditu.
    • OpenTrad itzultzaile automatikoa da.
    • Matxin itzultzaile automatikoa, euskaratik gaztelaniara eta alderantziz; hobetzeko asko dauka.

http://matxin.elhuyar.eus/

EIZIE elkarteak egindako aurkezpeneko oharrak aldatu

Nor da Nor euskal itzulpengintzaren datu-basea, lotuta dauden bi atal ditu: itzultzaileak eta itzulpenak.

Itzultzaileak atalean euskaratik edo euskarara itzultzen duten (edo itzuli duten) itzultzaileen fitxak aurkituko ditugu:

  • Bazkideak direnen kasuan zein lan mota egiten duten eta zein dituzten sorburu eta xede hizkuntza
  • Bazkideekin zuzenean kontaktuan jartzeko aukera ("kontaktua" botoia ikusiko dugu, bidalitako mezua zuzenean jasoko du itzultzaileak)
  • Itzultzaile bakoitzak itzulitako literatur lanen zerrenda (Itzulpenak ataletik hartua)
  • Biografiak pixkanaka osatzen ari dira, irizpide hauekin: itzultzaile aitzindariak, Literatura Unibertsala bildumako itzultzaileak, Euskadi Saria jaso dutenak, EIZIEko zuzendaritza taldeetan parte hartu dutenak eta elkartearen jardueretan kolaboratzaile diren itzultzaile-interprete-zuzentzaileak.

Itzulpenak atalean euskaratik edo euskarara itzuli diren literatur lanen fitxak aurkituko ditugu:

  • Bilaketa aurreratuan hainbat aldagai zehaztu daiteke: egilea, itzultzailea, argitaletxea, testu mota, sorburu hizkuntza, xede hizkuntza, argitalpen data...
  • Itzulpena sarean badago, lotura jarrita egongo da.
  • Iruzkinak ez dira loturak, bertan dago testua.
  • Edizio oharrak edo beste lekurik ez duten datu interesgarriak "Oharrak" atalean daude (bilaketa orokorrak bilatzen dut atal horretan).

Bilaketa guztien emaitza RTF edo TXT formatuan jaisteko aukera. Elkartearen bazkide direnekin zuzenean kontaktuan jartzeko aukera

"Literatura unibertsala" bildumako lanei buruzko oharra: lan zaharrenak edizio bat baina gehiago izan dezakete, pasarteren bat aukeratu nahi badugu orden honetan erabiltzen saiatuko gara:

  • "Urrezko biblioteka" (Elkar), orrazketa sakona egin zaie berrargitaratu aurretik
  • "e-liburutegia", jabego publikoan dauden lanak, "xuxen" pasatuta dute)
  • Paperezkoa edo armiarmaren webgunean dagoena.

Nor da Nor-en badago edizio bakoitzaren informazioa.

EIZIE, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen webgunea, atal desberdinetan dago informazioa, interesgarriena atal hauetan egongo da:

  • Literatura Unibertsala bildumako informazioa. Hemeroteka azpi-atalean aurkezpenen eta prentsan, irratian eta abar agertutakoen loturak (argitalpen datak lagunduko digu bilatu nahi dugun informazioa topatzen). Ereinek vimeon igotzen ditu aurkezpenen bideoak, eta askotan egileari buruzko informazio interesgarria ematen dute itzultzaileek aurkezpenean.
  • Urrezko biblioteka Literatura Unibertsaleko lan hautatu batzuk (zaharrak), gaurkotu eta bilduma berrian argitaratuak. Hemeroteka azpi-atalean aurkezpenen eta prentsan, irratian eta abar agertutakoen loturak (argitalpen datak lagunduko digu bilatu nahi dugun informazioa topatzen). Elkarrek youtuben igotzen ditu aurkezpenen bideoak, eta askotan egileari buruzko informazio interesgarria ematen dute itzultzaileek aurkezpenean.
  • SENEZ itzulpen aldizkaria
  • Literatur itzulpena hedabideetan
  • Literatur itzulpena sustatzeko jardueren memoriak
  • Itzulpengintza ikusgai, komunikabideetan itzulpengintzari buruz agertzen denaren bilduma.
  • Langintza Xeheki Itzulpengintzari buruzko artikulu sakonak
  • Shakespearen ametsa biziarazten, Uda-gau bateko ametsa lanaren inguruan antolatutako hainbat ekimen.
  • Blogak, hauen artean interesgarri izan daitezke Elearazi, 31 eskutik, idazkola

Jabego publikoan dauden liburuak sarean aldatu

Herrialde desberdinetan lege desberdinak daudenez, posible da herrialde batean jabego publikoan dagoen lana, beste batean ez egotea, komeni da beraz katalogo batean baina gehiagotan begiratzea zalantza badugu.

Proiektuaren jarraipena aldatu

Ikurrak aldatu

Ereduak aldatu

Literatura unibertsaleko artikuluak sortzen eta osatzen ari garelarik, zalantzak sortzen zaizkigu eta horiei erantzuna eman diegunean erraz bilatzeko ereduak gehituko ditugu hemen, hurrengo artikuluei begira gida azkar bat izateko.

Sarrera aldatu

- Emakumeen izenak, ez dutenean jaiotzez zuten izena erabiltzen (adibidez, ezkontzean senarrarena hartzen dutelako) ezaguna egin zuen izena erabiliko dugu, non eta egileak ez duen kontrakoa adierazi. Adibidez:

Margaret Thatcher, jaiotzez, Margaret Hilda Roberts (Grantham, Lincolnshire, Erresuma Batua, 1925eko urriaren 13a - 2013ko apirilaren 8a),

- Izengoitia izena baina ezagunagoa denean ("berez" hitza ere erabili daiteke "jaiotzez" edo "jatorriz" beharrean:

Cary Grant, jatorrizko izenez, Archibald Alexander Leach (Bristol, 1904ko urtarrilaren 18a - Davenport, Iowa, 1986ko azaroaren 29a),

- Beste aukera bat, luzeagoa:

Bernardo Atxaga, agiri ofizialetako izen-deiturez Jose Irazu Garmendia —lagunartean, Joseba— (Asteasu, Gipuzkoa, 1951ko uztailaren 27a),

Idazlanak atala aldatu

Idazlanen zerrenda luzeegia bada, ez dugu osorik jarriko, aukera bat izan daiteke idazlan aukeratuak izeneko atalburu bat egitea, eta beharrezkoa ikusten badugu, beste aurtikulu bat osatzea.

Literatura unibertsaleko lanak euskaratuak daudenean erraz nabarmentzeko pentsatu dugu atal honen barruan euskaratuak azpiatala sortuko dugula. Lanak aipatzeko modu bateratu bat bilatzeko honako hau proposamena:

  • Gela bat norberarena (A Room of One's Own, 1929), Bilbo: Consonni, 2013. Itzultzailea: Maria Colera Intxausti

Artikuluaren amaierako atalak aldatu

Estilo gidaren arabera amaieran sartu ditzakegun atalak hauek dira, eta izen hauek izan behar dituzte:

  • Iruditegia
  • Oharrak

Erreferentziez gain oharrak baditugu, <ref group="oh">Testua</ref> kodeaz adieraziko dugu oharra txertatu nahi dugun lekuan. "Oharak" atalean <references group="oh" /> kodea gehituko dugu.

  • Erreferentziak

{{erreferentzia zerrenda}} erabiliko dugu

  • Bibliografia
  • Bibliografia osagarria
  • Ikus, gainera

Wikipediako beste artikulu batzuetara loturak

  • Kanpo loturak

Wikipediatik kanpo, interesgarriak izan daitezken webguneetara.

Kanpo loturak atala aldatu

Kanpo loturan atalean jarri ditzakegun edukien eredu batzuk:

  Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Idazlezainak/2018/baliabideak

- Eskuinean koadrotxoa egiteko: "Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: (wikidatatik hartzen du izena)" {{commonskat}}

  Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Idazlezainak/2018/baliabideak

- Eskuinean koadrotxoa egiteko: "Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz: (wikidatatik hartzen du izena)" {{wikiesanak}}

- Sarean bere lan bat osorik eskuragarri aurkitu dezakegu:

- Gutenberg proiektuan (edo beste jabego askeko biltegi digital batean) bere lana eskuragarri dago:

- Irudiak eskuragarri museo baten webgunean:

- Bi lotura jarri nahi baditugu bata bestearen ondoren (hemen adibidez bideo bat eta bere itzulpena):

Beste aldatu

Beste hizkuntzetan ez dauden artikuluak ikusteko: