Wikiproiektu:948 merkatua

948 merkatua
Iruñeako Baluarte jauregian burutuko da wikimaratoia.
Ekitaldi-mota:Wikiproiektua
Data:2017ko azaroak 15-16
Lekua:948 merkatua
Gaia:Diziplina artistiko guztiak
Arrazoia:948 merkatua
AntolatzaileakEWKE, 948 merkatua
Parte-hartzaileak:Boluntario-taldea
http://948merkatua.com/

Ongi etorri 948 merkatua Wikiproiektura. Egitasmo hau, 948 merkatua-Nafarroako arteen merkatuaren eta EWKE-Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen arteko elkarlanetik sortua da. Bere helburu nagusiak, Nafarroako kultura-arloko profesional eta ekoizpenen berri ematea eta sektoreko eragileen artean lizentzia libreei buruzko ezagutza sustatzea dira.

Testuingurua aldatu

948 merkatua-Nafarroako arteen merkatuaren lehen edizioa Iruñean egingo da azaroaren 2017ko 15 eta 16an. Arteen feria profesional honek bi helburu ditu: batetik, Nafarroako kultura-arloko ekoizpena erakustea eta; bestetik, kultura-arloko profesional eta eragileak elkartzeko gunea izatea. Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatzen du 948 merkatua eta diziplina artistiko guztiak barne hartzen ditu: zinema eta telebista, arte eszenikoak, arte plastikoak, musika, disko, liburu eta beste euskarrien argitalpena, eta kultura-eta sormen-industria berriak, esaterako, diseinu digitala, ehun-eta moda diseinua, arkitektura, ingeniaritza edota lanbide berriak.

Feria ereduari esker, diziplina guztiak espazio berean jarriz, beraien arteko elkarrizketa sustatu nahi da.

Helburuak aldatu

Azaroak 15ean, Wikilari bolondres talde bat 948 merkatuko espaziora hurbilduko da feriarekin erlazionatutako edukia Wikipediaratzeko asmoarekin.

Parte-hartzaileak aldatu

Presentzialak aldatu

  1. aitzolete
  2. Xabier Cañas

Urrunekoak aldatu

Sortu edo hobetzeko artikulu zerrenda aldatu

Musika

Elkarteak

Zinea eta telebista

Arte eszenikoak

Arte plastiko eta bisualak

Iruditegia aldatu

Kanpo loturak aldatu