Ireki menu nagusia

Arturo J. Cisneros Samper (Iruñea, Nafarroa, 1969ko abuztuaren 1a - ) kontzertu-antolatzailea eta zinema-zuzendaria da. 1994an musikariei zerbitzu ematen dien Artsaia S.L enpresa sortu zuen beste lagun batekin. Harrez gero lokalak alokatzen die musikariei eta kontzertuak antolatzen ditu.

Arturo Cisneros
Bizitza
Jaiotza Iruñea1969ko abuztuaren  1a (50 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria eta musika-sustatzailea
IMDb nm1892856

2004an bere lehenengo dokumentala grabatu zuen, Bagdad Rap izenekoa. Estatu okupatzaileek Iraken aurkako gerra hasteko eman zituzten arrazoiak gogor kritikatu zituen eta irakiarrek jasaten ari ziren basakerien irudiak erakutsi zituen. Dokumental hori dela eta, New Yorkeko Nazioarteko Zinemaldi Independentean, Nazioarteko Dokumental Onenaren saria jaso zuen. Horrez gain, Buenos Airesko Gazteentzako Zinemaldian Urrezko Barriletea saria jaso zuen Dokumental Onenaren kategorian.

LanakAldatu


  Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.