Euskal wikipediako artikulu nabarmenduak wikipedia honetan beren kalitateagatik nabarmendu diren artikuluak dira. Artikulu horiek bozketa bidez aukeratzen dira; eta, bozketan sartzeko, goian aipatutako irizpideak bete behar dituzte.
Gerta liteke, artikulu bat nabarmendua izan ondoren denbora batera, lankide batek artikulua berrikusi eta hasieran bozketan sartzeko baldintzetako bat edo gehiago ez betetzea. Ez betetze hori oso nabaria baldin bada (adibidez, erreferentzia bat bakarra ere ez badu, edo paragrafo bakoitzean ortografia edota sintaxi akatsak baditu, edo...) artikuluaren eztabaida orriko {{NA onarpena}} txantiloian, «Erabakia» eremuan, nabarmentzea kendu jarriko dugu, eta artikuluaren orritik {{artikulu nabarmendua}} kodea kenduko dugu.
Artikulu nabarmenduak ea baldintzaren bat betetzen duen zalantzazkoa edo eztabaidagarria baldin bada (hau da, baldintza guztiak betetzeko gutxi falta baldin badu), berriz, eremu horretan berrikusketan jarriko dugu, hutsune horiek zuzentzeko aukera emateko. Denbora igarotakoan (adibidez, hilabete geroago) artikuluak hutsune hori izaten jarraitzen baldin badu, nabarmendua izaten jarraituko du; bestela, nabarmendu izaera galduko du, eta, aurreko paragrafoan esplikatutako eran, nabarmentzea kendu beharko zaio.
|