Ireki menu nagusia

Wen-Do

emakumeentzako autodefentsaren sistema

Wen-do  emakumeentzako autodefentsaren sistema bat da. Estatu Batuetan, 60ko hamarkadan Anne eta Ned Paige-k garatu zuten. Izenak bi hitz konbinatzen ditu: "Women" (emakume) hitzezko uzkurdura, "WEN", eta "DO" hitz japoniarra, “bidea” esan nahi duena.[1]

HistoriaAldatu

Autodefentsaren sistemaAldatu

Anne eta Ned Paige-k, Torontoko senar-emazteak, borroka-arteak praktikatzen zituen (jiu-jitsukaratea eta judoa). Kitty Genoveseren hilketaren ondoren, New Yorken 1964ko martxoaren 13an, emakumeentzako defentsa pertsonal fisikoko teknikak garatu zituen.[2]

Wen-do prestakuntzak emakumeek sarritan aurre egin behar dieten egoeretan zentratzen da, hala nola bortxaketak edota etxeko erasoak. Eskolek ez dute hartzen inolako kontaktu fisikorik ikasleak prestatuta egon eta nahi izan arte. Horrez gain, prestakuntzak  hausnarketa feminista  barneratzen du ahalduntze teknikekin batera, azken hauek egungo jendartean indarrean dagoen emakumeen aurkako indarkeriari lotuta.[3]

Nahiz eta Wen-doren oinarri eta kontzeptuak borroka-arteetan sorburu izan, Wen-do ez dago borroka-arte bezala kontsideratuta.[4] Wen-do autodefentsa sistema hedatu da, besteak beste, Estatu Batuetan, Kanadan, Australian, Europan eta Egipton.[5]

Wen-do elkartea (Kanada)Aldatu

Autodefentsa sistemaren hedapena Wen-Do Women’s Self Defence (Wen-Do Emakumeen Autodefentsa) elkartetik egiten da. Kanadako erakundea da, emakumeak autodefentsa tekniketan prestatzeaz arduratzen dena, Kanadan eta mundu osoan. Formazioek biktimen erruduntasuna agerian uztea, arrazismoa, barne zapalkuntza eta emakumeek jasotzen dituzten kanpoko mezuak lantzen dituzte. Erresilientzia ospatzen da, indarra eta determinazioa. Bere lehen eskolatik, 1964an, 100.000 emakume baino gehiago pasa dira bere tailerretatik.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. «Wen-do teaches defence» «Ottawa Citizen - Google News Archive Search» news.google.com . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  2. a b (Ingelesez) «Wen Do Women’s Herstory» Wen Do Women's Self Defence 2016-07-26 . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  3. Wen-Do: self defense for woman. «The Deseret News - Google News Archive Search» news.google.com . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  4. (Ingelesez) Crudelli, Chris (2008-10-01) The Way of the Warrior Dorling Kindersley Limited ISBN 9781405337502 . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  5. «WenDo Self-Defence Class Empowers Women On Egyptian Streets» Cairo Scene . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.

Kanpo estekakAldatu

«Wen-do teaches defence» Kanadar elkartea