Wellington monumentua (Dublin)

Wellington monumentua (ingelesez Wellington Monument edo Wellington Testimonial) Irlandako Errepublikako Dublin hirian dagoen Phoenix parkean kokatzen den obeliskoa edo oroitarria da. Aipatutako parke horren hego-ekialdeko muturrean dago, hortaz bertatik Kilmainham barrutia eta Liffey ibaia ikus daitezke.

Wellington monumentua (Dublin)
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Desagertutako erakunde administratiboa Dublingo konderria
HiriaDublin
Koordenatuak53°21′N 6°18′W / 53.35°N 6.3°W / 53.35; -6.3
Map
Historia eta erabilera
Irekiera3
Inaugurazioa1861
Arkitektura
ArkitektoaRobert Smirke (en) Itzuli
Dimentsioak62 (altuera) m

Ezaugarriak aldatu

Monumentu honen egiturak 62 metroko garaiera du, horrenbestez, Europa osoko obeliskorik garaiena da, aldiz, munduko bigarren obeliskorik garaiena da, Ameriketako Estatu Batuetako Washington hiriburuan dagoen Washington monumentuaren atzetik.

Historia aldatu

Monumentu hau Arthur Wellesley, Wellingtongo dukearen garaipenak omentzeko eraiki zen, jaiotzez dublindarra baitzen. Sir Robert Smirke arkitektoak diseinatu zuen. Bere lehenbiziko harria 1817an ipini zen. 1820. urtean aurrekontuz motz gelditu zirenez, azkenik 1861eko ekainaren 18an erabat amaitu zen.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu