Washington monumentua

Washington monumentua (ingelesez Washington Monument) Ameriketako Estatu Batuetako hiriburua den Washington Hirian dagoen obelisko zuri erraldoi bat da. Parke Zerbitzu Nazionalak kudeatzen du. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran Britainia Handiaren aurka borrokatuz independentzia lortu zuen George Washington buruzagi iraultzaile eta presidentearen omenezko monumentua da.

Washington monumentua
Washington Monument
Logo of the National Register of Historic Places.jpg AEBko Gune Historikoa
Washington Monument Dusk Jan 2006.jpg
Washington monumentuaren irudia.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
LurraldeaKolunbiako Barrutia
Hiria Washington
Koordenatuak 38° 53′ 22″ N, 77° 02′ 07″ W / 38.889475°N,77.035244°W / 38.889475; -77.035244Koordenatuak: 38° 53′ 22″ N, 77° 02′ 07″ W / 38.889475°N,77.035244°W / 38.889475; -77.035244
Historia eta erabilera
Irekiera1848
Inaugurazioa1888
Jabea Parke Nazionalen Zerbitzua
Kudeatzailea Parke Nazionalen Zerbitzua Parke Nazionalen Zerbitzua
Izena George Washington
Erabilera Obeliskoa
Arkitektura
Arkitektoa Robert Mills (en) Itzuli
Materiala(k) haitzurdina, Gneissa, hareharria, esteatita, Granitoa, Jadeita, hormigoia, aluminioa, kareharria, catlinite (en) Itzuli, kobrea, petrified wood (en) Itzuli, burdinurtua, burdina forjatua eta altzairua
Estiloa Egyptian Revival (architecture) (en) Itzuli
Dimentsioak 169,046 (altuera) m
Igogailuak 1
Ondarea
AEBko Gune Historikoa 66000035
Webgunea http://www.nps.gov/wamo/ www.nps.gov/wamo/
Webgune ofiziala

EzaugarriakAldatu

Haitzurdin, granito eta hareharriz eraikia dago eta ia 170 metroko garaiera du. 1840ko hamarkadako arkitekto nabarmena izan zen Robert Millsek eraiki zuen. Obelisko hau 1848an eraikitzen hasi eta 1888an amaitu zen, arkitektora hil eta handik ia 30 urtera. Atzerapen handi hau Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilak sortu zuen funts edo laguntza ekonomikoaren murrizketak eragin zuen.

Haitzurdin motaren ezberdintasunak (50 metro ingurutik gora ikusgai delarik) lehenbiziko eta bigarren txandetako eraikuntza lanak mugatzen ditu. Jendearen gehiengoren ustez Millsek monumentuaren oinarrian zutabe batzuen gainean joango zen ganga bat egiteko ideia baztertu izana sekulako zorte oneko gauza izan zen.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu